Uztailaren 30ean Venezuelako Asanblada Nazional Konstituziogilea hautatzeko hauteskundeetan 8 milioi lagunek hartu dute parte. Oposizioak uztailaren 17an egin zuen galdeketak baina milioi bat boto gehiagorekin. Eskuinaren indarkeriak markatu du eguna, hamar pertsona hil dituzte istiluetan, eta arma bidez hainbat hauteskunde zentro itxi.
Arrakastatsutzat jo dituzte chavistek hauteskundeak. Indarkeriaren gainetik 8.089.320 venezuelarrek eman dute botoa, erroldaren %41,5k hain zuzen, pasa den uztailaren 23an oposizioak deitutako inolako bermerik gabeko galdeketan baina milioi bat gehiagok. Hautatutako 537 kideek aste honetan hartuko dituzte karguak.
Venezuelak bizi duen gerra zibil egoera gainditu asmoz deitu zituen Nicolas Maduro presidenteak hauteskundeak. Helburua konstituzio berria idazteko asanblada hautatzea, 1998an Chavezek gidatutako prozesuan sakondu asmoz. Modu honetan, oposizioarekin negoziatzea eta herriarentzako bakea lortzea espero du Madurok “elkarrizketa konstituziogilera” deituz.
Herrialdearen krisia aspaldikoa da, baina 2002an eskuinaren estatu kolpeak porrot egin ostean baretuta zegoen, 2013an Chavez hil eta Maduro presidente hautatu zuten arte. Ordutik protestek eta biolentzia egoerak gora besterik ez dute egin. Azken 100 egunetako protestetan 100dik gora pertsona hil dituzte.
2015ean oposizioak gehiengoa lortu zuen parlamentuan, baina konstituzioa eta hainbat sententzia ez betetzeagatik, Venezuelako Epaitegi Gorenak martxoan bertan behera utzi zituen parlamentuaren eskumenak. Asanblada Konstituziogilearen bidez, botere legegilea herriaren esku utzi nahi dute berriz ere.
Zigorra AEBn aldetik
Oposizioak ez ditu hauteskundeak onartu eta protestekin jarraituko dutela iragarri dute. Hain zuzen protestekin lotuta, zigorra etxean betetzen ari ziren Leopoldo Lopez eta Antonio Ledezma oposizioko buruak atxilotu dituzte.
Luisa Ortega Diaz fiskal nagusiak ere batzar Konstituziogileen kontra egin du, eta gobernuaren kontra ikerketa abiatuko duela iragarri du: gizateriaren kontrako krimenengatik. Maduroren “boterekeria eta diktadore-irrika” salatu ditu.
AEBetako presidente Trumpek ere, Maduro diktadoreen zerrendan sartu du eta hainbat zigor ezarri: AEBekin zerikusia duen ondasunik ezingo du izan ezta bertako hiritarrekin harreman komertzialik.
Madurok erantzun egin dio Trumpi: “Venezuela herri libre eta soberanoa da. Nik ez dut atzerritik datorren agindurik obedituko, presidente independentea naiz, Estatu Batuen inperialismoaren kontra nago”.
Irailetik Venezuelatik alde eginda egon ondotik, eta azken asteotan Hego Ameriketan kanpaina kutsuko bira egin ostean, hauteskundeetara aurkeztu zen Edmundo Gonzálezek hitzemana zuen Caracas hiriburuan agertuko zela Nicolas Madurok kargua hartuko zuen egunean. Bere... [+]
Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.
Espainiako Gobernuak gezurtatu egin du Espainiako Inteligentzia Zerbitzuekin zerikusirik zutenik. Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko mugan atxiki zituzten, baita atzerritar gehiago ere. Haien familiek esan dute turismoa egiten ari zirela.
PP, Vox, EAJ, UPN eta Coalición Canariako ordezkarien 177 aldeko botorekin onartu du ebazpena Espainiako Kongresuak, gobernuari eskatzen diona oposizioko buru Edmundo González presidente gisa onartu dezala. EAJk gobernua sustengatzen duen gehiengoarekin apurtu du... [+]
Igandean heldu da Edmundo González Urrutia Madrilera, Espainiako Armadako hegazkin batean. Venezuelako Gobernuak adierazi du gertatua “bi gobernuen arteko akordioaren” ondorioa dela. Espainiako Gobernuak azpimarratu du Gonzálezek egin duela asilo... [+]
Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.
“Herriaren eta beren familien alde” jartzeko eskatu diete Edmundo Gonzálezek eta María Corina Machadok adierazpen bateratu baten bitartez. Maduroren gobernuak erantzun egin die, eta erabaki dute dokumentuaren sinatzaile biei “ikerketa penala... [+]
Maduroren hautagaitzak botoen %51,2 eskuratu du, eta %44,2 oposizioko hautagai nagusi Edmundo Gonzálezek, Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionalak emandako datuen arabera. Oposizioak iruzurra salatu du, eta chavismoak emaitzak errespetatzera deitu du. Madurok jarraian... [+]
Venezuelatik itzuli zenetik, Tolosako Zuloaga auzoaren behealdeko parkean ematen ditu arratsaldeak Miren Egigurenek, bizpahiru lagunekin. Hantxe aurkitu dugu ekainaren bukaerako egun batean. Elkarrizketa egiteko lagunaren etxera igo garenean, Hugo Chavezen panpinarekin... [+]
Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.
Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]