Nori ez zaio gustatzen ahuakatea? Ia denok atsegin dugu fruitu berri hori, di-da amaren batean etxekotu zitzaigun. Zenbat urte da ba dendaero ikusten hasi garela? Gure mahaietara iritsi aurretik, historia luzea du.
Ahuakateondoa amerikarra da, ederki dio bere izen zientifikoak: Persea americana. Itxuraz arbasoak Amerikako iparraldearen iparrekoak ziren eta Miozeno eta Pliozeno garaien artean, duela 23 eta 2,5 milioi urte artean hegorantz migratu zuten, orain Mesoamerika esaten diogun lurraldera. Hor bizi da harrezkero, eta bertako biztanleen urte askotako hautespen lanari esker orain ahoratzen ditugun barietateak edo kultibarrak gozatu ahal ditugu. Mexikoko Puebla estatuan aurkitu dira duela 9.000-10.000 urte ahuakatea jaten zutelako aztarnak. Han bezalaxe esaten diogu guk ere “ahuakate” fruitu horri. “Ahuakate” izena nahuatl hizkuntzatik dator, “ahuacatl” hitzetik, zeinak, agi danean, “barrabila” esan nahi baitu. Antzekotasun izugarria dago ahuakatearen zintzilikatzeko formaren eta zenbait barrabilenaren artean.
Erdialdeko Amerikaren bihotzetik Hegokora eta Karibe aldera eraman zuten ahuakateondoa. Bide horretan bere langintzan iaiotu ziren Palta herrikoak, Ekuadorren Peruko mugan. Palta hizkuntza sailka ezina eta apenas frogatutakoa hitz egiten omen zuten. Hegoaldeko Inka inperioak bereganatu eta betiko desagerrarazi zuen Palta kultura, baina ez beraien ahuakatea jateko ohitura. Inkei, nonbait, ahuakatea gustatu eta hortik hegoaldera hedatuko zen; izan ere, hango herrietan, Peru, Bolivia, Argentina eta Txilen ahuakateari “palta” esaten diote eta ahuakateondoari “palto”.
Ahuakatea eta palta dugu, beraz, gure dendetako erakusleihoak urte osoz betetzen dituen fruitua. Ahuakatea, barrabila, eta zer ote da palta? Academia Mayor de la Lengua Quechuak 2005ean argitaratu zuen Diccionario SIMI-TAQE, eta bertan dio palta dela “zintzilik eramaten den bilgoa”. Txilen urte askoan lan egin zuen Rudolf Lenz Dazinger filologo linguista eta folklorista alemanak 1904an argitaratu zuen Elementos indios del Castellano de Chile liburuan zioen palta dela “zutitzeko edo tentetzeko balio duena”. Ahuakateak eta paltak antzeko gauza esan nahi dute, zintzilik zama daraman barrabila. Baina palta harago doa: eragin zutikorra du.
Ahuakatea esaten dioten Erdialdeko Amerika eta Hego Amerikaren hegoaldearen tartean dago Kolonbia eta han ahuakate-paltari “cura”, apaiza esaten diote.
Gurean jaten den ahuakatearen ia ehuneko ehun hass barietate edo kultibarrekoa da. Bere ezaugarri nagusia itxura da: azal zaildu zakar iluna du, zuritzen nekeza eta gaitza, eta zimurra da. Horra duela gutxi asteko lau egunetan zikiratu diguten gure Zakilixut barrabiletakoaren “potroximel”, guretzat ahuakatea.
Belazea gorri azaltzen zen, egun batetik bestera. Gorri-gorri, gorri bizi urrutitik ikusgarri. Gorbela zen, itsas-belarra edo alga. Nekazariak itsas bazterretik bildu eta lehortzeko belazean zabaltzen zuena. Gorbel arrea eta gorbel gorria izaten ziren eta gu bezalako... [+]
Aszidiak tunikadun modura ere ezagutzen diren itsas ornogabeak dira. Munduko ozeano guztietan dauden animalia iragazle sesilak dira: bizitzaren zatirik handiena azalera solidoetara –arroka, maskor edo egitura artifizialetara– finkatuta emango dute, ura etengabe... [+]
Ostirala da, bero handia egin du gaur ere. Baserriko lanak bukatu ditugu, belarretan egin dugu. Nekatuta, izerditan, berotuta, baina pozik! Denon artean lortu dugu, denok bat ekinda lana hobeto egiten da.
Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]
Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta... [+]
David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]
Duela egun batzuk Zeraingo mendietan nenbilela, gorpu bat topatu nuen bidearen erdian. Lehen aldia zen halakorik ikusten nuela, eta kosta zitzaidan identifikatzea. Bere tamaina txikia ikusita, kume bat izan behar zuela pentsatu nuen; baina oker nenbilen. Munduko ugaztun... [+]
San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.
Ipurdia belztu egiten zaio. Tomate (Solanum lycopersicum) alea sano-sano ikusten da, landarean zintzilik, goitik behera begiratzen baitiogu. Buruz behera edo hankaz gora jarriz gero ipurdia beltz-beltz azalduko du. Ipurdian txanpon baten antzeko beltzune borobila, oso beltza eta... [+]
Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]
Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]
Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.
Askorentzat uda soinuaren egilea da hegazti hori eta, seguruenik, hau dela eta mila izen ditu Euskal Herrian. Hauetako batzuek bere ‘txrriiii-txrrriiii-txrriii’ kantu deigarriari egiten diote erreferentzia: txirritxori, zirringilo, irrigo edo kirrilo, adibidez. Beste... [+]