'Zaintzaldia' egingo dute erresidentzietako langileek, grebaren berri emateko

  • Gipuzkoako zahar etxeetako langileek euren “lan egoera prekarioa salatzeko eta gainditzeko” 30 eguneko greba deialdi berria egin zuten joan den irailaren 19an, eta urriaren 18ra arte luzatuko dute. 67. Zinemaldia dela eta ELA sindikatuak eta grebalariek “sozializazio ekintza berezi bat” antolatu dute: Zaintzaldia izeneko jaialdi alternatiboa. Hilaren 25etik 27ra egingo dute Saguesen, eta hainbat jarduera antolatu dituzte. “Emakume prekario gisa, gure pelikula kontatu nahi dugu”, adierazi dute.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko irailaren 24an - 08:37

Txandakako greba hasi zutenetik urte bat baino gehiago pasa da, eta oraingo txanda amaitzean, 118 greba egun beteko dituzte zahar etxeetako langileek. Grebalariek gogorarazi dute euren borroka “borroka feminista” dela, maskulinizatutako sektoreekin soldata arrakala bukatzen eskatzen dutelako. Era berean, “langile borroka” ere badela aldarrikatu dute, urte bat baino gehiago daramatelako “erakunde eta patronalen aurka borrokatzen”. “Gurea bizitzaren aldeko borroka da, gure gizartearen lehentasunen erdian pertsonen zaintza jartzea nahi dugulako, jaiotzatik azken egunera arte”, gaineratu dute.

Asteazkenetik ostiralera euren aldarrikapenak kalera aterako dituzte erresidentzietako langileek, eta herritarrei haiekin bat egiteko deialdia egin diete. Halaber, sare sozialen bitartez elkartasuna adierazteko modu bat ere proposatu dute: elkartasun argazkiak eta mezuak sare sozialetara igotzea, #Zaintzaldia eta #ErresidentziakBorrokan traolekin batera. 

Hona hemen Zaintzaldiaren egitarau osoa:

Irailak 25, asteazkena

11:30 Manifestazioa, Kursaletik Saguesera.

12:30 Besarkada feminista langileen artean.

16:30 Proiekzioa eta solasaldia: Merci Patron (François Ruffin).

19:30 Zumba feminista.

Irailak 26, osteguna

11:30 Argazki kolektiboa, Zurriolan.

16:00 Proiekzioa eta solasaldia: Pan y rosas (Ken Loach).

19:00 Erromeria feminista ibiltaria.

Irailak 27, ostirala

10:30 Borroka zabaldu.

14:00 Paella herrikoia.

16:00 Proiekzioa eta solasaldia: Pride (Matthew Warchus).

18:30 Sari banaketa eta karaoke erraldoia.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Estitxu Eizagirre
#3
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako zahar egoitzetako gatazka
"Haiek milionario, gu prekario"

Zahar etxeeetako langileak Zinemaldiaren alfonbra gorrian sartzen saiatu dira (irailak 25), baina Poliziak geldiarazi egin ditu.


2021-06-14 | ARGIA
Gipuzkoako zahar egoitzetako langileek 250. greba eguna dute

Gipuzkoako egoitzetako langileek hiru urte daramatzate greba egunak egiten. Ekainaren 14koa 250garrena izango da. Langileen lan baldintzak eta erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzua hobetuko lituzkeen hitzarmen kolektiboa lortzea dute helburu.


2020-10-06 | ARGIA
Jaurlaritzak %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu zahar etxeetan, gaurko greba egiteko eskubidea galeraziz

Otsailaren 6an greba deitua dute LAB eta ELA sindikatuek, bakoitzak bere aldetik, Gipuzkoako zahar etxeetan. Bi sindikatu hauek salatu dute Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak %100ekoak ezarri dituela eta beraz, greba eskubidea ukatu diela 5.000tik gora langileri. Greba egunean... [+]


2020-09-28 | ARGIA
Araba eta Gipuzkoako zahar etxeetako langileak grebara

Urriaren 6an, ELAk pandemiaren ondorioz gelditutako greba luzea berriz hasiko du Gipuzkoan. Egun berean LABek grebara deitu du. Araban, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek hiru eguneko greba deialdia egin dute adinekoen egoitza pribatuetan.


2020-09-24 | ARGIA
Urriaren 6an grebari ekingo diote Gipuzkoako zahar-egoitzetako langileek

Pandemiak erantzukizunez jokatzea eskatzen ziela ondorioztaturik, martxoaren 13an bertan behera utzi zuten greba Gipuzkoako zahar-egoitzetako langileek. Ordutik beren egoerak okerrera egin duenez, berriz ere grebari ekitea erabaki dute, urriaren 6an.


Eguneraketa berriak daude