Wert erreformari aurre egiteko bidea elkarrizketa da Uriarteren ustez

  • Cristrina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak atzerakoitzat jo du Espainiako Gobernuaren Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa (LOMCE), bai arlo pedagogikoan, bai eskuduntzen arloan. Baina PPren gehiengo absolutua kontuan izanda, legea bertan behera uzteko eskatu beharrean, aldaketak lortzeko elkarrizketa lehenetsiko duela esan zuen atzo Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean.


2013ko martxoaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Manifestazio ugari izan dira, erreformaren kontra.

"Amaierara arte lanean jarraituko dut, gure hezkuntza sistema, hizkuntzei ematen diegun trataera eta arlo honetan ditugun eskumenak babesteko", azaldu zuen Uriartek. Horretarako, sailburuak José Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroarekin biltzen eta negoziatzen jarraituko du, eta legea aldatzeko zuzenketak aurkeztu daitezkeela gaineratu zuen.

Izan ere, sailburuaren hitzetan, hirugarren zirriborro bat aurkeztu du Wertek eta hizkuntza ofizialen trataeran onerako urratsak eman ditu: "Interpretau liteke, agian, atea irekitzen ari zaiola euskal hezkuntza sistemaren hizkuntz ereduak benetan errespetatzeari". Aldiz, EH Bilduko legebiltzarkide Rebeka Uberak erantzun du "makillaje hutsa" direla hirugarren zirriborroko aldaketak.

EH Bilduk eta PSE-EEk esan diote sailburuari bide bakarra dagoela LOMCEren aurrean: bertan behera uzteko eskatzea. Madrilgo Gobernuak legea aurrera ateraz gero, ez aplikatzeko ere eskatu dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari.

Cristina Uriartek Argian egindako elkarrizketan dioenez, "kontuan izan behar dugu momentuz LOMCE erreforma aurreproiektua baino ez dela. Hitz egiteko eta ikuspuntuak hurbiltzeko momentua da eta ahalegin horretan aritu gara orain arte, nahiz eta batzuek gure jarrera kritikatu. Arduragabekeria litzateke mahaitik jaiki eta Madrilgo Gobernuak bere gehiengo absolutuarekin egiten duenaren zain geratzea. Gure interesak defendatzen jarraitu beharrean gaude, eta horretarako, hitza erabili behar dugu. Askok galdetzen digute, ahalegin horien guztien ondoren gure helburua lortzen ez badugu, zer? Orduan bai, beste jokabide batzuk hartu beharko ditugu. Esan bezala, gure interesak defendatzeko momentu bakoitzean hartu beharreko erabakiak hartuko ditugu".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LOMCE legea
Batxilergoko bost modalitate ezarriko ditu Lomloe lege berriak datorren ikasturtean

Espainiako Gobernuak abenduan onartu zuen hezkuntza lege berria, eta 2022-2023 ikasturtean aplikatuko da bigarren hezkuntzako eta batxilergoko maila bakoitietan. DBHn, hautazko ikasgai gehiago eskainiko dira, eta batxilergoan, arteari lotutako bi modalitate eta beste modalitate... [+]


LOMLOE, trileroen jokoa

"... hezkuntzako gastu publikoa barne-produktu gordinaren gutxienez ehuneko 5 handitzea..." Alderdi sozialistak erabili ohi duen eta LOE aldatzeko Lege Organikoaren Proiektuan jasotako dialektika tranpati horren beste esaldi bat da. STEILASentzat, hezkuntzan inbertsio... [+]


2020-11-06 | ARGIA
Lomce legearen ordezkoak ez ditu diruz lagunduko ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeak

LOMLOEn, LOMCE ordezkatuko duen legean, zuzenketa bat onartu du Espainiako Kongresuak: diru laguntzarik ez ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeentzat. Neurriak EAEko eta Nafarroako hainbat ikastetxetan izango du eragina, baina horietako batzuek... [+]


LOMCE indargabetuko duen Hezkuntza Legeari argi berdea eman dio Espainiako Gobernuak

Hego Euskal Herriko ikastetxeetan eragingo duen Hezkuntza Legea onartu du Espainiako ministroen kontseiluak. Bertan behera geratuko dira LOMCEk ezarri zituen errebalida polemikoak eta ibilbide espezializatuak, eta Erlijioa ez da notarako izango, besteak beste.


Bizi ala iraun?

“Esan gezur bat mila aldiz. Errepikatu hitzez hitz. Handik gutxira ikusi, egia bihurtzen. Haien ahotan ikusi, egia bihurtzen.” Horixe abesten du Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen kontzertuetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin gertatzen ari denaren... [+]


Eguneraketa berriak daude