2022ko ekainaren 21an - 10:18

Frantses Legebiltzarreko hauteskundeek hiru urtetarako ziklo elektorala hetsi dute eta bosgarren Errepublikan nehoiz ikusi gabeko panorama utzi. Bigarren aldikoz garaile atera berri den Macron presidenteak ez du lortu bere aldeko gehiengoa legebiltzarrean. Eskuin muturrak diputatu kopuru historikoa lortu du eta eskuin tradizionalarekin bloke erreakzionario indartsua osatzen du hainbat gaietan: segurtasuna, migrazioak, identitatea... NUPES, egindako pario ausarta huts eginik ere, oposizioko lehen indarra da, hor ere aspaldiko joera batekin hautsiz: aliantza sortu da, ez polo moderatuaren inguruan, hamarkadetan Alderdi Sozialistarekin gertatu bezala, baizik eta politika neoliberalekin haustura, planifikazio ekologiko serioa eta Europako araudi antisozialekin desobedientzia proposatzen duen programa baten inguruan.

Panorama horrek hein handi batean konfirmatzen ditu frantses sistema politiko-instituzionalaren krisia eta birmoldaketaren hasiera. Luzaz ezker transformatzaileak eta parean eskuin tradizionaleko korronteek konfiguratzen zuten espazio politikoa. Duela 40 urte abiaturiko kapitalismoaren fase neoliberalak ondorio sakonak izan ditu eta bloke soziologiko eta politiko berriak azaleratu ditu: “Burges blokea” dugu alde batetik, europazalea, “progresista” autodefinitzen dena eta erreforma neoliberalak eraman nahi dituena.  Beste aldetik, muturreko eskuin gogorraren blokea bada, identitatea ikur nagusi duena eta herri klaseen sektore batzuk biltzen dituena. Haatik, biak ados dira sistema kapitalistaren logikarekin segitzeko. Berritasun nagusia da, Frantzia Intsumisoaren estrategiaren arrakastaren ondorioz, egiazko ezker transformatzaileak burua altxatu eta hirugarren bloke soziopolitikoa osatu duela. Ondoko bost urteetan erabakiko diren politikak hiru bloke horien arteko tirabiren eta indar harremanen fruituak izanen dira.

Ipar Euskal Herrian joera horiek ere nabaritzen dira baina ezin uka lurraldeak duen berezitasuna: EH Baik bere etengabeko progresioa segitzen du, ezkerreko lehen indarra dela konfirmatuz. Are gehiago, orain arte ahulena zen eremuetan indarra hartzen ari da. Demostratu du egiazko “herritar batasun ekologikoa eta sozialaren” parte nagusi dela Euskal Herrian.

Ustekabeko panorama honek galdera asko uzten ditu irekirik. Gobernatzeko ariketa lehenik: kasuz kasuko aliantzak bilatuko ditu presidenteak ala akordio orokorra lortzen saiatuko da? Azken bost urteetan egin bezala, eskuin tradizionalaren barneko kontradikzioak zorroztu eta segur aski baliatuko ditu Macronek. NUPESen egonkortasuna dugu beste ezezaguna. Pentsa daiteke Macron saiatuko dela sektore moderatuenak bereganatzen. Frantzia Intsumisoaren etorkizuna bera galderazko puntu bat da. Mélenchonen garaia amaiturik, lortuko ote ditu funtzionamendu egokia eta barne kohesioa atxikitzen? Ipar Euskal Herrian, frantses ezker jakobinoari oraindik kostatzen zaizkio EH Baik lortu zentralitatea onartzea eta lurralde honen berezitasunak kontuan hartzea. Bizitzen ari den birfundazioak maila horretan ere berritasunak ekarriko ote ditu?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak 2022
Eskuin muturrak eskerrak Macroni

Zortzi diputatu izatetik 89 izatera pasa da bost urtez eskuin muturra Frantzian. Hori horrela, lehen aldikoz talde parlamentario bat osatu dezake Marine Le Penen RN Batasun Nazionalak, horrek abantaila andana ematen diola: lehenik eta behin, sostengu finantzario kontsekuentea... [+]


Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak. Analisia
Eskuin muturrak eskerrak Macroni


Legebiltzarrean zuen gehiengo osoa galdu du Emmanuel Macronek

Presidentearen hautagaitza izan da boto gehien atera dituena, baina gobernatzeko itunak bilatzera behartuko duen beherakada jasan du. Mélenchonen ezkerra eta Le Penen eskuin muturra asko hazi dira. Ipar Euskal Herrian Macronen aldeko Bru eta Lasserre eta ezkerreko Echaniz... [+]


Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak
Macronen aldeko Bru eta Lasserre, eta ezkerreko Echaniz garaile Ipar Euskal Herrian

Macronen aldeko Ensemble hautagaitza nagusitu da bosgarren eta seigarren hautesbarrutian eta orain arteko diputatuek atxiki dute aulkia: Vincent Bruk eta Florence Lasserrek. Laugarrenean, NUPES ezkerreko batasuna nagusitu da, doi-doietarik: Iñaki Echaniz da diputatu... [+]


Eguneraketa berriak daude