Urtarrilaren 1ean hasiko da Info7 irratiaren ordezkoa

  • Abenduaren 15ean amaitu zituzten emisioak, eta euskara hutsezko irrati libre baten sorrera iragarri zuten, xehetasun gehiagorik eman gabe. Bizkaian eta Gipuzkoan hasiko dira.

Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2018ko abenduaren 28an - 11:50
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urte berriarekin batera etorriko da, Euskal Irrati Zerbitzuak enpresaren eskutik, Info7ren ondorengoa izango den egitasmo berria. Babesle nagusitzat Hamaika Telebista, Gara eta Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea (EKHE) izango dira. Info7k bezala, ikuspegi nazionala oinarritzat hartuta, euskara hutsez arituko dira. Gaur-gaurkoz, jakina dena da Euskal Herriko bost ingurutan hasiko direla, Bizkaian eta Gipuzkoan: Bilbon eta Durangaldean, eta Donostian, Beasainen eta Azkoitian.

Eider Olazar Info7ko kazetariak esan bezala, proiektua “progresiboa” izatea espero dute, urtarrilean lehen emisioekin hasi eta udaberri ingururako “osatuago eta zabalago” aritzeko. Dena dela, oraindik ez dute zabaldu irrati berriaren izena, baina lantaldea Info7koan oinarrituko da, eta Donostian izango du estudio nagusia. Zehatz esanda, Zuatzu gunean. Arrosa sarearekin lan egingo dute, Info7k egin ohi zuen bezala. Bestalde, esan dute irrati berriak oraindik ez duela baimenik lortu Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoan emititzeko, baina horretan dihardutela.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.