Kontzertu bikoitza Info7 irratiaren 10. urteurrena ospatzeko

  • 10 urte bete ditu Info7 irratiak. Urriaren 14an Donostiako Garoa liburu dendan Morau, Izaro eta La Chula Potraren kontzertuak antolatu dituzte. 18:00etan hasiko da. Azaroaren 18an Bukowskin Joseba Tapiaren proiektu berria ezagutzeko aukera emango dute: Tapia eta besamotzak.


2016ko urriaren 14an - 11:18
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urte osoan ospatzen ari dira irratiaren urteurrena, "baina oraingoan, entzule, bazkide, lagun eta kolaboratzaile guztiak elkartu nahi ditugu, topa egiteko, giro ederrean ospatzeko gure 10 urteak", diote.

KaleGorrian ibiltaria antolatuz, saioak egin dituzte kalean Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Irunen. Urteurrena ospatzeko bideoklipa ere egin dute La Jodedera taldearekin.

 

 


Eguneraketa berriak daude