Duela hiru hilabete, ertzainak Urretxu eta Zumarragako gaztetxera sartu eta barraren atzean zegoen gazteari eskatu zioten Joseba Segurola (Pifo) 10 urte espetxean, gurekin behar zaitugu lelodun pankarta kentzeko. Halaber, terrorismoari gorazarre egiteaz akusatu eta Auzitegi Nazionalera joango zela ohartarazi zioten. Orain, gaztetxeko funzionamenduaren berri emateko eta lokaleko arduradun baten deklarazioa eskatu dizkiete gaztetxeko kideei.
Ertzainek atestatua bidali zuten irailean Auzitegi Nazionalera. Gaztetxearen aurkako prozesua abiatu ala ez erabaki aurretik, hango jardunaren berri jasotzen duen txostena helarazteko eskatu zien Auzitegiak ertzainei, eta txosten horren zain dago orain polizia.
"Gaztetxeko goiko pisuko funzionamenduaren berri emateko eskatu digute, pankarta goiko pisutik zintzilikatuta zegoelako", diote gazteek. "Ez dakigu kontuak aurrerantzean zein bide hartuko duen; abokatuekin-eta judizialki eman beharreko pausoak finkatzen ari gara".
Bestalde, gazteen asmoa da arduradun gisa Gaztetxea bera aurkeztea, baina ez dirudi ertzainek halakorik onartuko dutenik.
"Nik jarri nuen" atxikimendu bilketa
"Herri gisa erantzun beharra dagoela uste dugu, pertsona konkretuen gainetik, proiektu eta ikuspegi oso bati egin diotelako eraso", diote gaztetxeko kideek. "Horregatik, gaia herrira zabaltzearekin konformatu ez eta erantzun bat emateko ordua dela uste dugu Gaztetxea geure sentitzen dugun guztiok. Ez baitzaigu ez justua ez bidezkoa iruditzen gertatutakoa, elkartasuna delitu kontsideratzeaz gain, geure etxea bera ere arriskuan ikusten dugulako".
Zentzu horretan, hainbat ekimen antolatuko dituzte, abenduaren 21ean egingo den manifestazioa tartean. Datozen egunetan emango dute mobilizazio horri buruzko informazio gehiago. Bien bitartean atxikimendu kanpaina abiatu dute, herriotako zein kanpoko elkarte, gaztetxe, kolektibo eta norbanakoen babesa lortze aldera.
Atxikimendua emateko: Kunkkinzona.net.
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Gazteak dira, jaiotzetik aro digitala baino ez dute ezagutu, eta hiperkonexioaz eta estimulu jarioaz nekatuta/nazkatuta amaitu dute. Gutxiengoa dira, baina garbi dute sare sozialen zurrunbilotik ihes egitea hoberako izan dela: "Ez da alarmismo kontua, baina jakin behar dugu... [+]
Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]
Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]
Unibertsitateko ikasleak azterketa garaian dauden bitartean, irakasleoi ikasturtea ixtea dagokigu. Irakasleak talde txikitan biltzean oso ohikoa da urte batetik besterako aldaketen gainekoak konpartitzea eta hausnarketaren brindis gisara ikasle belaunaldiaren
ezaugarritzea... [+]
Aste Santuan Berriozarren egindako topaketetatik egun gutxira bildu gara Gasteizko Sorturen bulegoan. Hango kontuez jardun dugu apur bat, baina batez ere gaur egun euskal gizartean dantzan diren gaiez aritu gara, Ernaik horien gainean duen iritzian sakontzeko asmotan. Amaiur... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.
Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]
Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]
Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]
Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]
Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]
Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]
Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]