Uranioak pozoitu ditu Bretainiako lurrak

Itsaso Zubiria Etxeberria @itsasozubiria
2017ko uztailaren 13a
Bretainian dauden uranioa ateratzeko ustiatutako berrogeita bi meatzeak itxita daude, baina orain ustiapen horrek ingurumenean utzitako pozia nola garbitu? (arg.: stop-nucleaire56.org).

Berrogeita bi dira Bretainian uranioa lortzeko minerala ateratzeko zulatutako meatzeak, horietatik gehienak Areva (lehen Cogema zena) enpresarenak. Konkretuki jar dezagun burua Morbihan departamenduan, Bubry herrian. Orain lanean diardutenak ez dira meatzariak, herritarrak baizik; kutsatutakoa nola garbitu pentsatzen ari direnak, edo hori ezin bada ere, behintzat euren lurren benetako egoera zein den ezagutzeko saiakeretan ari direnak. Ez lurrengatik arduratuta bakarrik, baita inguru horietako biztanleen osasunagatik ere. 

Patrick Boulé da Roz Glas elkarteko lehendakaria, kutsatutako uranio minak eta inguruak garbitzea helburu duena. Kontatzen du inguru horietan bizi zen gizon baten minbizi kasua, eta Bruno Chareyron erradioaktibitatearen inguruko informazioa lortu eta ikerketak egiten dituzten laborategiko (Criirad) zuzendariak jarraitzen dio inguru horiei aipamena eginez, azalduz horrelako erradioaktibitate kopurua dagoen lekuan heriotza horren zergatiak eztabaidatu daitezkeela, baina adieraziz zaila dela erradioaktibitatearen eta heriotzaren arteko lotura baieztatzea.

Berrogei aldiz erradiazio maila altuagoa

Normalean izan ohi dena baino berrogei aldiz erradiazio maila altuagoa ematen dute inguru horietako lurrek. Ez da mamografia edo eskaner bat egiten denean ematen dena baino maila altuagoa, baina zer gertatzen da gorputzak kopuru hori epe luzean jasaten badu? Chareyron-en iritziz "minbizi arriskua altuagoa da". 

Alain Rannou Segurtasun Nuklearreko eta Babes Erradiologikorako Institutuko (IRSN) kideak zalantzan jarri du erradiazioak gaixotasun horiekin izan dezakeen lotura, argudiatuz, eta Indiako Kerala lurraldea adibide bezala jarriz, "ez dagoela zientifikoki baieztaturik erradiazio maila altuagoak inguruko biztanleengan osasun arazorik sortzen duenik".

Material kutsakorren biltegiak eta kontrola

Bubry-n 2009az geroztik ari dira gai honen inguruan lanean, eta inguruko material kutsakorra biltegi batean pilatzen dute. Horren kontrola eta jarraipena, baina, Areva enpresari dagokio. Reporterre hedabideak beraiekin harremanetan jarri nahian bidali dion posta elektronikoari erantzunez honela idatzi du nuklearren enpresak: "Ez dago osasun arriskurik, beraz, ez dago presarik eta denbora dugu putzuan azterketak egiteko".

Eta bitartean zelaietan hondakin erradiaktiboak daude, eta edonor sartu daiteke bertan. Eta ez bakarrik belardietan, ustiatutako meatzeetatik ateratako arkaitzen parte bat esterila izan ohi da, baina tratamendu erradiologiko berezia behar izaten dute, bere garaian egin ez zitzaiena. Bada, arkaitz horiek betelanerako erabili dira, esan nahi baitu edozein lekutan topa daitezkela: errepideetan, putzu azpietan, aparkalekuetan, aisialdi guneetan...

Frantzia eta uranioaren eskandalua

2009an atera zen argitara uranioaren eskandalua eta Estatua behartu zuen neurriak hartzera. Arevari eskatu zitzaion, esaterako, zehazteko hondakin esteril horien kokalekuak eta guztiak lehen ustiatutako meatzeetan pilatzeko. Morbihango Persquen meatze zaharra izan da biltegi moduan aukeratutako bat, eta inguruko herritarren aurkakotasunaren gainetik, dagoeneko hasiak dira hondakin kutsatuak pilatzen.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Hondakin nuklearrak  |  Bretainia  |  Kutsadura

Hondakin nuklearrak kanaletik interesatuko zaizu...
Buren jarraitzen du zabortegi nuklearraren aurkako erresistentziak: berriro basoa okupatzen saiatu dira

Larunbatean, martxoak 3, Bure herrian (Meuse departamendua, Frantzian) 300 ekintzaile ahalegindu dira bertan gobernuak hondakin nuklearrentzako eraiki nahi duen biltegi erraldoiaren aurka kanpaleku berri bat eraikitzen. Ingurueak gau eta egun zaintzen dituen polizia talde oso handi batek eragotzi die. Hala ere, mugimendua zabaltzen ari da Frantziako estatuko beste herri eta eskualde askotara.


2017-08-30 | Arabako Alea
Kutsadura aztarna berriak azaldu dira Garo˝an

Orain arte inon jasota ez zegoen isurketa baten arrastoa antzeman dute oraingoan. Maiatzean, berriz, su-itzalgailu bat erabili behar izan zuten sugarrak amatatzeko.


Eguneraketa berriak daude