Ur botilen enpresa batzuen praktika ilegalak salatu dituzte Frantzian

  • Ikerlariek jakinarazi dutenez, Nestlé enpresak bere uraren kutsadura estali du, eta debekatutako garbiketa metodoak erabili ditu.

     


2024ko urtarrilaren 30ean - 11:36
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Le Monde hedabideak eta Radio Francek egindako ikerketa batek ur-botilen industriako irregultarasunak agerian utzi ditu. Nestlé enpresa ezagunean jarri dute fokua. Jakinarazi dutenez, enpresak bere uraren kutsadura ezkutatu du eta debekatutako garbiketa-metodoak erabili ditu. Ikerlariek honen berri izan dute Sources Alma taldeak −botilaratutako ur-marka batzuen ekoizleak− egindako salaketa baten ondorioz. Nestlék kudeatzen ditu S. Pellegrino, Vittel, Perrier eta Acqua Panna ur botilen enpresak.

Nestlék bere uren garbitasuna bermatzeko araudiak urratu dituela onartu du. Ikerketaren arabera, botilaratutako uraren %30ari eragin diezaieke gutxienez legez kanpoko praktika horrek. Hala ere, gobernuak ez die auzitegiei edo Europako agintariei informaziorik eman. Albisteak zalantzan jarri du kontsumitzaileek botilako uraren kalitatean duten konfiantza, urteetan iturriko ura baino aukera garbiago eta osasungarriago gisa merkaturatu baita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2025eko abenduaren 10
Itsuan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!