UEMAren 25.urteurrena ospatzeko ekitaldia Aizarnazabalen

  • Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) antolatu du bere 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi instituzionala, "25 urtean egindako bidea gogoratzea, lorpenak nabarmentzea eta aurrera begirako erronken berri ematea” helburu.


2016ko maiatzaren 05an - 17:16
1991ko maiatzaren 5ean, Udalerri Euskaldunen Eguna antolatu zuten Aizarnazabalen eta 19 udaletako hautetsiek hartu zuten parte UEMA sortzeko batzarrean. Argazkia: UEMA

UEMA osatzen duten 73 udaletako ordezkariek hartuko dute parte ekitaldian. Horretaz gain, ekitaldian izango dira urte horietan mankomunitateko lehendakaritzan eta zuzendaritza batzordean parte hartu duten kideak, baita Eusko Jaurlaritzako, Nafarroako Gobernuko, euskalgintzako, alderdi politikoetako, foru aldundietako eta arlo ugaritako ordezkariak ere.

Aizarnazabalgo Basakaitz Herri Eskolan izango da ekitaldia, 19:00etan.

25 urteko ibilbide “emankorra”

Udalerri Euskaldunen Mugimendua sortu zen 1988an, Euskal Herrian Euskaraz elkarteak urte hartan udaletan aurkeztu zuen mozio baten harira. Mozio hark proposatzen zuen herri euskaldunetako udalek euskara hutsean lan egitea eta Euskal Herriko 32 udalek onartu zuten.

Onartutakoa betetzea helburu, elkartzen hasi ziren udalerriak. 1991ko maiatzaren 5ean, Udalerri Euskaldunen Eguna antolatu zuten Aizarnazabalen eta 19 udaletako hautetsiek hartu zuten parte UEMA sortzeko batzarrean.

1992ko apirilean erregistratu zen mankomunitatea, eta izaera juridikoa hartzeaz gain,  erakunde publikoa ere bihurtu zen. 73 udalek osatzen dute gaur egun, eta Legorretak, Dimak eta Ziortza-Bolibarrek ere mankomunitatean sartzeko eskaera egin berri dute –76 udalerri izango dira laister–.

UEMAren helburu nabarmenenak dira udalen euskalduntzea, udalerri euskaldunen zaintza eta garapena eta bertako herritarren sentsibilizazioa eta ahalduntzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UEMA
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


hizkuntza politika auzitegietan
Gaztelaniaren nagusitasuna bermatzeko beste zartako bat

Uliazpi Fundazioa, Laudio, Barakaldo, Irun, Erandio... Edo beste era batera esanda: hizkuntza eskakizunak, Udal Legearen 6.2 artikulua, kontratazioetako klausulak... Sektore publikoaren euskalduntzea urrunegi joan dela esaten ari zaizkigu. Horretara dator oldarraldi judiziala... [+]


Eguneraketa berriak daude