Udaleko LABeko Sail Sindikala eta Orixe eraikinaren okupazioa

  • Parte Zaharreko gazteek joan den larunbatean bideratu zuten Orixe Ikastolaren eraikin zaharraren okupazioa dela eta, Donostiako LABeko Sail Sindikalak honakoa adierazi nahi du.


2018ko irailaren 11n - 09:26
Donostiako Alde Zaharreko gazteak auzoan zintzilikatutako pankarta (Argazkia:@AZgaztetxea)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

1.- Lehenik eta behin, txalotu nahi dugu gazteen ekimena, azken 12 urteotan hutsik eta utzita egon den Orixe Ikastolaren eraikin zaharra okupatzea zilegitzat jotzen baitugu, besteak beste, Parte Zaharreko Gazte Asanbladak Uxategi garaietik aldarrikatu zuen horrelako eskaera bati Udalak inolako erantzunik eman ez diolako azken urteotan. Orixe eraikinaren okupazioa ez da partikular pribatu batek etekin ekonomikoa eskuratzeari begira eginiko legez kanpoko ekimen bat, helburu soziala bideratzeko utzita zegoen espazio publiko baten erabilerarako ekintza zuzena baizik, anitza eta zabala.

2.-    Bigarrenik, bat egiten dugu Parte Zaharreko Auzo Elkarteak eginiko proposamenarekin, eta ondorioz, guk ere Udal Gobernuari dei egiten diogu lan-mahai bat osatu dezan ahalik eta azkarren, non auzoko eragile eta udal teknikari eta arduradunak elkartuko garen auzotarron ekipamendu beharrei irtenbideak behingoz bilatzeko eta horien artean, lehentasunez, Gaztetxea eta Auzoetxea adosteko.

3.- Hirugarrenik, dei zuzena egiten diogu Eneko Goia alkateari gaztetxearen aurkako inolako neurri polizial zein juridikorik martxan jar ez dadin eta ez dezan eta Udaltzaingoa errepresio bide eta jarduera horietatik urrun dezan, bereziki, elkarrizketa prozesuak zer eman dezakeen ikusi aurretik. Hitzari aukera eman behar zaio.

4.- Laugarrenik, Orixe eraikinean egon daitezkeen proiektu ezberdinen artean Udalak bat hautatu eta hura martxan jarri bitartean, Gaztetxea bertan garatzen uzteko deia egiten diegu ordezkari politiko eta ekonomikoa guztiei, Biurrun epaileak ondo esan zuen moduan.

5.- Bosgarrenik, gazte mugimenduaren eta langile mugimenduaren dinamiken arteko uztarketaren garrantzia azpimarratu nahi dugu. Eredu kapitalistaren aurrean, demokraziaren eta sozialismoaren aldeko borrokan bi sektore hauek bat egitearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Esperientzia eta ilusioa batzen direnean, eraldaketa frena ezina bihurtzen da. Gaurko gazteria biharko langileria izango delako, Gaztetxea langileriaren etxea ere badela azpimarratu nahi dugu.

6.- Dei egiten diegu Parte Zaharreko herritar guztiei eta baita donostiar guztiei, Orixeko Gaztetxearen alde joka dezaten, gazteak behar duten guztietan laguntzen, bertako ekimenetan parte hartzen.

7.- Azkenik, inoiz aurkako eraso errepresiborik balego, bertaratzeko eta bortxarik gabeko desobedientziaren bidez poliziaren erasoari aurre egiteko, argi utziz beraiek direla biolentzia erabiltzen duten bakarrak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Handinahikeria vs txikitasuna

Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]


Donostiako Guardetxearen aldeko osoko bilkurako protestan gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak

Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.


Gasteizko Udalak Korda espazioa ekainaren 4an desalojatu nahi duela salatu dute

21 Zabalgunea udal soziatateak desalojo data ezarri diela jakinarazi dute Alde Zaharreko espazio okupatua kudeatzen duten Auzoan Bizi etxebizitza sareak, Herrizoma elikadura sareak eta Zaharraz Harro jai herrikoiak. Korda “defendatuko” dutela adierazi dute.


2025-05-20 | Aiaraldea
Etxegabetzea burutu gabe joan da AMA Desokupa enpresa Amurriotik, “herri erantzunari esker”

Airaldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) jakinarazi duenez, larunbatean hartu zuten itzulera hegazkina desokupazio enpresako kideek. 


Hainbat gaztetxe eta gazte asanbladek jasan duten kriminalizazioa eta errepresio poliziala salatu dute

Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]


Berriz ere okupatu dute Guardetxea, oraingoan, bertan geratzeko asmoarekin

Hainbat okupazio "sinboliko" egin ostean, dozenaka lagun Urgulleko Guardetxean sartu dira eta garbitzen eta txukuntzen ari dira, ekitaldi kulturalak antolatzeko.


2025-04-29 | Antxeta Irratia
Lakaxita: beste Irun posible baten erresistentzia 20 urtez

Beste bizi eredu  baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


“Lokala eta bertako eragile guztien materiala itzultzea” exijitu dute Donostiako Birundako kideek

Joan den asteko kaleratze "ilegala" salatzeko, manifestaziora deitu dute ostiral arratsalderako.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Eguneraketa berriak daude