Tziganoen inguruko Ederlezi pastorala eskainiko dute Arrosan

  • Mixel Etxekoparrek zuzendutako Ederlezi pastorala taularatuko da Arrosan, abuztuaren 25ean arratsaldeko 17:00etan. 2013ko Xiru festibalerako sortu zen pastorala eta hirugarrenez izango da ikusgai, Gotainen eta Zuraiden aurkeztua izan ondoren.


2013ko abuztuaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ikuskizunak Tziganoek Euskal Herrian izan duten historia oroitarazi nahi du eta Nicole Lougarot idazleak argitaratutako Bohémiens liburua du oinarri. Benetako gertakari batetik abiatuta, ama batek eta bere zazpi alabek azken 400 urtetako historia kontatuko dute, Euskal Herrian zehar bidaiatuz, Gipuzkoatik Zuberoraino.

Bi ordu eta erdi iraungo duen pastoralean 14 aktorek hartuko dute parte. Hala badirudi ere, Ederlezi ez da euskal jatorriko izena, Tziganoen udaberriko festa baizik. Urte hasieran, Mikel Etxekopar zuzendaria elkarrizketatu genuen ARGIAn aipatu lanaren karietara.


Eguneraketa berriak daude