Txorimalo gaztetxearen 15. urteurrena ospatzeko jaialdia egingo dute

  • Asteburu honetan jaialdia egingo dute Algortako Txorimalo gaztetxearen 15. urteurrena ospatzeko. Horretarako, ekintzak prestatu dituzte bariku eta zapatuan. Antolatzaileek adierazi dute segurtasun neurriak betetzeko edukiera mugatua izango dela; hala, aldez aurretik lekua erreserbatzea derrigorrezkoa izango da.


2021eko apirilaren 7an - 08:49
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Txorimalo gaztetxearen 15 urteak ospatzeko jaialdia egingo dute barikuan eta zapatuan, apirilaren 9an eta 10ean, hurrenez hurren. Bagauda taldearen eta Barne Barnetik binilo jartzailearen emanaldiak egingo dituzte barikuan, 17:00etan hasita. Zapatuan, tortilla txapelketa birtuala egingo dute eguerdian, eta, arratsaldean, Ainhoa eta Kerman eta Arene 6 artisten emanaldiak egongo dira.

Antolatzaileek adierazi dute segurtasun neurriak direla eta, edukiera mugatua izango dela, eta bertaratzeko lekua erreserbatu beharko dela sastrakagaztetxea@hotmail.com helbidera idatzita.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!