Anton Abbadia Dublinetik Hendaiara antzezlanean, Abbadia beraren papera antzeztu zuen azken aldiz Txomin Heguy aktoreak joan den larunbatean eta Loraldia Kultur Elkarteak omenaldi xume bat eskaini zion.
Txomin Heguy aktore lapurtarrak bete du Anton Abbadiaren papera Anton Abbadia Dublinetik Hendaiara antzezpenean eta Loraldiak egindako lana goraipatu nahi izan du, asteburuan Donostiako Antzoki Zaharrean egindako omenaldi xume batekin. Antzezlanak 2018ko martxoan ikusi zuen argia lehenbizikoz Bilboko Arriaga antzokian eta joan den asteburuan azken aldiz antzeztu zuten Donostian, herriz herri ibili den ibilbide luze bati amaiera emanez.
Abbadiaren bizitza ezagutzera emateko helburuarekin sortu zuen Loraldiak lan hau, izan ere, esploratzailea, geografoa, astronomoa eta XIX. mendean garaiko euskal kultura bultzatu zuen gizona zen. Gainera, bera izan zen elkarteak 2015etik Bilbon ospatzen den jaialdiaren inspirazio iturria.
Heguyren lana goraipatzeko Oier Guillánek, Metrokoadroka Sormen Lantegiko zuzendariak; Olatz Beobide aktoreak, Heguyrekin tauletan aritu dena; eta Imanol Agirrek, Loraldia Kultur Elkartearen ordezkariak hitz batzuk eskaini zizkioten aktoreari.
Ganbaran arrak bizi dira, arrek arrentzat sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “akatsa”. Goian jaun eta jabe. Behean kateak eta iraultza. Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. Nola etorriko da orduan, aldaketa... [+]
Zer egingo zenuke lagun baten bizia salbatzeko? Zer emango eta zer gordeko zenuke? Komedia honetako hiru lagunek auzi honi eman behar diote erantzuna. Gau zoro batean, ezusteko gertaerak bata bestearen atzetik etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Marmarra
Dramaturgia: Jon Gerediaga/Atx Teatroa
Zuzendaritza: Atx Teatroa
Noiz: Uztailaren 4an ... [+]
Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akatu duzula; duela gutxirarte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen. Zeure burua duin eta zintzotzat duzu, eta hala ere,... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, beldurra... eta zelan ez... biolentzia. Besteak beste, gure instintoetako batzuk dira hauek. Haiei esker bizi gara historiaurretik gaur egun arte. Oinarrizko tresnak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera... [+]
Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean
Nork: Ekida Arte Ekimena.
Noiz: ekainaren 20an.
Non: Azkoitiko Baztartxo antzokian.
------------------------------------------------------------------
50 urte dira Gabriel Aresti euskal idazle marxista hil zela, eta Ekida arte... [+]
Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna da “Ez dok Hiru”. Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala.
Eoa, deskonzertantea eta irrigarria azalez, baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario... [+]
Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]
Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo... [+]
Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.
-------------------------------------------------------
Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]
Liluragarria da zinez aulkien disdira. Orok merezi du lanaren osteko atsedena. Kasu, ostera, sakona da loaren eztena. Esertzen bazara aginduetara makurturik, heriok ohartu orduko, jango dizu barrena
Takoidun Zapata Gorria hogei minutuko iraupena duen antzezlan labur bat da, Piszifaktoria Ideien Laborategiaren bigarren proiektua da. Ezohiko gunetan erakusteko obra bat da, ez baitu eszenatoki baten beharrik. Hartara, antzez-ekintzaren barruan egoteko eta ekintza bertatik... [+]
Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]