Urriaren 12an txikitatik eragiten

  • Gaztetxoenek ere izango dute egun ederra bizitzeko aukera urriaren 12 honetan, ARGIAren Mendeurren Festan: goizean zomorro bila ibili, bazkalostean eskulan-txokoan aritu eta arratsaldean pailazoekin barre egin. Egitarau osoa da, noski, adin guztiei irekia, bakoitzaren zaletasunak dira gakoa.


2019ko urriaren 08an - 16:15

0-100 urte bitarteko euskaltzaleei zuzendutako festa izango da urriaren 12an Donostian egingo duguna. 11:00etan hasiko dugu eguna, eta "Zomorro Bila" arituko gara Urgull mendian. Aranzadi elkarteko kide den Iñaki Sanz Azkue biologoa eta Eñaut Aiartzaguena marrazkilaria izango dituzte gidari eta bertako animaliak ezagutuko ditugu pista jolasaren bidez. Ikasitakoak Ikerlarien koadernoa-n txukun txukun etxeratuko ditugu. Bertan egongo da ARGIAk atera berri duen Xapoketan karta-jolasa eskuratzeko aukera ere. Hemen bideoa, egileen azalpenak biltzen dituena:

Pureak, zukuak eta eskulan txokoa

Bazkari herrikoia Trinitate plazan egingo dugu 14:00etan. ARGIAk mahaiak eta aulkiak jarriko ditu, helduentzako Saizar barrika ere bai zabalik, eta hortik aurrera bakoitzak bere janaria eramango du. Eguneroko menua purea termoan eta fruta konpota potetxotan dutenentzat ere erosoa. Eztarri txikienak asetzeko, plazan zortzi iturriko aska zabalik egongo da egun osoan eta txosnan ez da faltako BioK sagar zuku ekologikorik eta estibiaz eginiko Korrikolari edaririk.

15:30etatik 16:45etara eskulan-txokoa martxan egongo da Trinitate plazan bertan. Margotzen aritzeko eta txapekin jolasteko gogoa libre.

17:00etan pailazo emanaldia

Zoro gaitezen gonbidapena luzatu digute Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek. San Telmo plazan egingo dute emanaldia. Egun osoko ekintza denak bezala, hau ere libre eta doan izango da.

Ekitaldi denak adin guztiei irekiak

Nork gozatuko du gehiago zomorro bila, umeak ala helduak? Neurgailurik ez dago, eta eskerrak. Haur eta gaztetxo bertsozaleek Ibilbide Historikoarekin gozatuko dute, dantza zaleek soka-dantzan parte hartuko, kirolzaleek Nortasun Agiri Arrotzen Txapelketan beren saiakera egingo, eta musika zaleek kontzertuekin gozatuko.

Adin guztiak dira politak eta ARGIA Jende guztiak ditu beharrezko ARGIAk. Denon artean ospatuko dugu 100 urtez bizi-bizirik dela euskarazko hedabide independentea. Urriaren 12an, deskoloniza gaitezen, denok festara!

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIAk 100 urte
2019-12-22 | Jakoba Errekondo
Barietatea eta aniztasuna

Duzunaritzeko kultura ezagutzeko aukera izan dugu 111 hostoz eta orriz jantzi liburuaren aurkezpen egunean. Argiak mendea bete duen ospakizun saila borobiltzeko egun gustagarria. Ehun urtetako kazetaritza goratzeko nekazaritzaren alorrean oinetakoak zikinduz ibiltzea baino bide... [+]


2019-12-22 | Estitxu Eizagirre
Mendeurrenak hiru opari: bata jendeari, bestea ARGIAri, handiena Euskal Herriari

Urte biribil honek opari bana egin digu Argia Jendeari, Euskal Herriari eta komunikazio proiektuari. Zabalduko ditugu?

 


2019-12-22 | Garazi Zabaleta
Duzunaritze argiaren mendeurrenaren lekuko

2019a urte berezia izan da ARGIArentzat, esku artean duzun ale hau ere bada horren adibide. Ehun urte betetzea ez baita lorpen makala, are gehiago euskarazko hedabide txiki batentzat. Ospakizunek forma ezberdinak hartu dituzte urte oso honetan zehar eta, nola ez, landa eremuko... [+]


Eguneraketa berriak daude