Txernobylgo sutea kontrolpean dutela dio Ukrainako Gobernuak; gezurretan ari dela diote ekologistek

  • Hamar egun pasa dituzte Txernobyl inguruko 20.000 hektareak sutan. Apirilaren 4an piztu zen sua Txernobylgo esklusio eremuan, eta haizeak zentraletik 1,5 kilometrora hurbildu zuen. Erradioaktibitate tasa normala baino hamasei aldiz altuagoa izatea bultzatu zuen suteak. Orain, hamar egun beranduago, azken sugarrak itzaltzeko lanetan ari dira.

Hamar eguneko lanen ostean, Txernobilgo sutea kontrolpean dute. Argazkia: PSN Noticias.

2020ko apirilaren 15an - 11:18

Euria ari du Txernobylen astelehenetik, eta horri esker suaren arriskua jaitsi da. Hamar egunez 500 langile inguru ibili dira sua itzali nahian, eta azkenean euria eta haizea izan dituzte lagun. Ukrainako Gobernuak “arrisku errealik” ez dagoela esan du, asteburuan zehar suhiltzaileek suebakiak egin dituztela eta Kieveko erradiazio maila (zentraletik 100 kilometrora) ez dela baimendutakoa baino altuagoa.

Apirilaren 14ean bildu ziren Ukrainako presidente Volodímir Zelenski eta larrialdi zerbitzuetako agintariak. Azken horietako buruak, Mykola Txetxetkinek, sua itzali dutela adierazi du, eta zentralaren inguruko 30 kilometroko eremuan azken lanak egiten dabiltzala.

Gezurretan aritzea leporatu diote gobernuari

1986ko katastrofe nuklearrak kritika handiak izan zituen SESBeko Gobernuak gertatutakoa estali zuelako. 34 urte geroago, beste estatu batean dagoen zentral beraren inguruko gertakarien kudeaketak antzeko kritikak jaso ditu. "1986ko katastrofe nuklearra bezalako estalketa” erabili ditu zentralaren inguruko eremua zaintzeko ardura duen kontseiluko Yaroslav Yemelyanekok. Egoera kritikoa dela esan du, eta Gobernua gezurretan ari dela.

Gobernuak 3.000 hektarea erre direla esan du, baina talde ekologistek salatu dute zifra askoz handiagoa dela, 20.000 hektareakoa Greenpeaceren arabera. GKE ekologistako Errusiako delegaritzak egoera kezkagarria dela esan du, sua zentraletik hurbil baitago. Hala ere, oraindik segurtasun distantzia mantentzen dela adierazi du. Dena den, Ukraina, Bielorrusia eta Errusiako zenbait eremu oraindik oso kutsatuta daudela dio Greenpeacek, batez ere basoak. “Arrisku handiena suaren aurka borrokan daudenek edo hurbil daudenek dute” adierazi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txernobylgo istripua
2022-04-26 | ARGIA
Txernobyl gogoan, "desentxufatu energia nuklearra" dei egin du Ekologistak Martxanek

Ukrainan 1986ko apirilaren 26an izandako istripu nuklearra gogora ekarri du Ekologistak Martxan taldeak eta energia nuklearrera "desentxufatzeko" dei egin du. Horretarako, %100 energia berriztagarria merkaturatzen duten enpresetara pasatzea gomendatu du.


2022-02-25 | ARGIA
Txernobylgo eremua kontrolpean du Errusiak

Errusiako armadak Txernobylgo zentral nuklearraren eremua kontrolpean du. Hala adierazi du ostiral goizean Errusiako Defentsa Ministroak.


2021-04-27 | Ixone Arana
Txernobilgo historia kontatu zuten emakumeak

Apirilaren 26an bete ditu 35 urte Txernobilgo istripu nuklearrak. Horren harira Beyond Nuclear Internationalek hiru emakumeren lana azpimarratu du: politikariek ezkutatutako informazioak eta Bielorrusiako eta Ukrainako herritarren bizipenak hartu zabaldu zituzten Alla... [+]


Txernobyl ondoko ibaia kanalizatzeko obrek, berriz iratzarri dute kutsadura nuklearraren mamua

Prípiat ibaia uztailean hasi ziren dragatzen, Baltikoa eta Itsaso Beltza elkartuko dituen ubide erraldoia sortzeko. 1986an istripua izandako erreaktorearen hondakin nuklearrak daude ibai hondoan eta, ingurumen adituen ustez, ingurua gehiago kutsatzeko arriskua egon... [+]


Txernobylgo zentral nuklearraz 1,5 kilometrora dira sute kontrolaezinak

Apirilaren 4an pizturiko suteak ezin kontrolatuz dabiltza suhiltzaileak eta 20.000 hektarea baino gehiago dira suntsiturik. Erradioaktibitateak gora egin du, normala baino hamasei aldiz altuagoa da erradioaktibitate tasa. Greenpeacek jakinarazi duenez, zentral nuklearretik 1,5... [+]


Eguneraketa berriak daude