24 erakundek (alderdi politikoak, sindikatuak, talde ekologistak...) eta bederatzi norbanakok Garoñako berriro irekitzearen aurkako manifestua aurkeztu dute Bilbon egindako ekitaldian. Adierazi dutenez, zentral nuklearra berriro martxan hasiko balitz Iberdrola eta Endesarekiko kontratuak etengo lituzkete, hala nola energia nuklearra saltzen duen beste edozein konpainiarekikoak.
Zentrala 40 urtez funtzionatzeko aurreikusita zegoela baina beste hamazazpi urtez luzatu nahi dutela azpimarratu dute; gainera, nabarmendu dute Garoña berriro irekitzeko baimena jardunean dagoen gobernu batek eman nahi duela. “Aurrekaririk ez duen egoera batean gaude”.
Txernobyl eta Fukushimak oraingoz utzitako biktima kopurua gogora ekarri dute manifestuaren sinatzaileek: 200.000 hildako, 500.000 pertsona bizilekuz aldatzera behartuta, 680.000 milioi euroko galerak… “Hobe ez pentsatzea zer gerta litekeen Ebro ibaiaren buruan dagoen Garoñan istripua egonez gero”.
“Zentzudun herrialdeek” dageneko ikasi dutela gehitu dute, eta Alemania eta Belgikaren adibideak aipatu dituzte. Lehenbizikoak zentral nuklear guztiak ixteko erabakia hartu du; bigarrenak itxi egingo ditu bi erreaktore zahar, Garoña eta Fukushimakoaren modukoak. Manifestuaren sinatzaileen esanetan, une honetan Espainiako Estatuan dauden zentral nuklear guztiak lasai asko itxi ahalko lirateke, elektrizitate beharrizanak guztizko ekoizpen gaitasunetik oso behera daudelako. %40, zehazki.
Sinatzaileen artean alderdi politikoak, sindikatuak, talde ekologistak eta herri mugimenduko besten zenbait eragile daude. Gainera, bederatzi pertsonak egin dute publikoki manifestuarekin bat, horien artean militante ekologistak eta kultura mundukoak.
Ukrainan 1986ko apirilaren 26an izandako istripu nuklearra gogora ekarri du Ekologistak Martxan taldeak eta energia nuklearrera "desentxufatzeko" dei egin du. Horretarako, %100 energia berriztagarria merkaturatzen duten enpresetara pasatzea gomendatu du.
Errusiako armadak Txernobylgo zentral nuklearraren eremua kontrolpean du. Hala adierazi du ostiral goizean Errusiako Defentsa Ministroak.
Apirilaren 26an bete ditu 35 urte Txernobilgo istripu nuklearrak. Horren harira Beyond Nuclear Internationalek hiru emakumeren lana azpimarratu du: politikariek ezkutatutako informazioak eta Bielorrusiako eta Ukrainako herritarren bizipenak hartu zabaldu zituzten Alla... [+]
Prípiat ibaia uztailean hasi ziren dragatzen, Baltikoa eta Itsaso Beltza elkartuko dituen ubide erraldoia sortzeko. 1986an istripua izandako erreaktorearen hondakin nuklearrak daude ibai hondoan eta, ingurumen adituen ustez, ingurua gehiago kutsatzeko arriskua egon... [+]
Hamar egun pasa dituzte Txernobyl inguruko 20.000 hektareak sutan. Apirilaren 4an piztu zen sua Txernobylgo esklusio eremuan, eta haizeak zentraletik 1,5 kilometrora hurbildu zuen. Erradioaktibitate tasa normala baino hamasei aldiz altuagoa izatea bultzatu zuen suteak. Orain,... [+]