Irungo Lakaxita Gaztetxean espazio segurua topatu dute muga igaro nahi duten migranteek

  • Irunen pilatzen ari dira Hego Euskal Herritik Ipar Euskal Herrirako muga igaroz Frantziako Estatura joan nahi duten migranteak. Azken asteetan Hendaiara pasatzen direnen kopurua jaitsi egin bada ere, Bidasoaren alde batetik bestera igarotzen diren pertsonen mugimenduak etengabekoak dira. Asko ordea, bitartean, non jan eta non egon lekurik gabe geratzen dira. Migranteei laguntzen ari diren hainbat elkarterekin batera, Irungo Lakaxita gaztetxeko kideek aterbea eman diete.


2018ko abuztuaren 8an - 15:03
La Kaxita autoeraketan oinarritutako proiektuan espazio segurua topatu dute dozenaka migrantek. (Argazkia: Radio France - Iban Etxezaharreta)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Irungo Herriko Etxeak plantan ezarritako 24 oheak ez dira aski, horregatik, Euskal Irratiek kontatzen duten gisan, elkarte anitz mobilizatu dira atzerritar horiei laguntzeko.

Entzun bertara iritsitako migranteekin egindako elkarrizketak.

France Bleuko Iban Etxezaharretak elkarrizketatu egin ditu Lakaxita gaztetxeko Dornaku eta Sos Arrazakeriako kide Jon. Bertan azaltzen dute orain bi aste hasi dela arazoa beste modu batean ikustarazten, mugan Frantziako Poliziak kontrolak areagotu dituelako eta ez dietelako pasatzen uzten.

Gaztetxean eskainitakoa jateaz gain beraiek sukaldean aritzeko espazioa dute, eta Lakaxitako kideak migranteei laguntzen ari diren elkarte ugarirekin ari dira elkarlanean. "Elkarteak ari gara erakundeek uzten dituzten hutsuneak betetzen", dio Sos Arrazakeriako Jonek.

 


Okupazioa kanalean gehiago
2026ko otsailaren 2
Libertà

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...