Twitterren alternatiben analisia: Bluesky, Mastodon eta Threads

  • Elon Musk-en jarrera ultra eta toxikoak egunetik egunera agerikoago izanik, X/Twitter noren eskutan dagoen edozeinek ikusten du. Berriz ere egunotan sare horretatik alde egiteko deiak eta agurrak ikusten ari gara, eta horren harira artikulu interesgarria irakurri dugu Electronic Frontier Foundation (EFF) erakundeak kaleratua, Twitterren alternatiba nagusien detaile teknikoak azaltzen, alegia, Mastodon, Bluesky, eta Threads esplikatzen. Hauetarik batek, Mastodonek, bi instantzia euskaldun ditu eta hortaz, Sustatu irakurtzen duen inork gomendiorik behar balu esango diogu erabiltzeko Mastodon.eus edo Mastodon.Jalgi.eus. Hala ere, ezagutza pixka bat kontesturako ondo etor liteke.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko abuztuaren 08an - 10:11
Mastodoneko instantzien ongietorria, Wikimedia Commons.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

EFF da AEBetan kokatutako fundazio bat Interneteko jarduera aske eta irekiaren aldekoa. Sare sozial hauen alderaketa dakarren artikulua hemen duzue ingelesez sakon aztertzeko, baina hona puntu batzuk ekarriko ditugu.

Hiru alternatibak;

  • Mastodon da instantzia ofizial bat (eta erakunde eta enpresa propioa eratu) duen software libreko garapen bat, baina fedibertsoko printzipioei jarraiki, instantzia guztiz independentetan garatu da. Euskaraz diren biak goian dituzue klikatzeko. Sustatuk Mastodon.eus-en dauka kontua.
  • Threads da Meta/Facebook-ek sortua, eta izena emateko edo erabiltzeko, Instagram kontu batetik egiten da (Instagram ere Metarena da noski, eta Whatsapp ere bai, bide batez).
  • Bluesky da, beste batzuen artean, Twitterreko Jack Dorsey fundatzaileak sortutako enpresa bat.

Twitterren izaera itxi eta nolabait isolatuaren ondoan, bi protokolo irekiagok gidatzen dute hiru horien teknologia:

  • ActivityPub erabiltzen dute Threadsek eta Mastodonek, eta W3C partzuergo irekiak (Interneteko gobernantzako erakundea) babesten du. Toki batean duzun jarduna beste batzuetara zabaltzeko modua ematen du. Egiazki Threadsek protokoloaren aukera gutxiago erabiltzen ditu praktikan une honetan: Mastodoneko edukia ikus daiteke Threads barruan, baina erantzun interakzioa ez, dirudienez; baina bai irekiko dutela gehiago, EFF-k dioenez. Mastodonen instantzia desberdinen interakzio oso handia da protokolo honi esker, kontua izan dezakezu euskarazko Mastodon batean, eta beste instantzietako erdarazko kontuak jarraitu, erantzun, eta abar.
  • AT Protocol, kode irekia du, baina Bluesky-ra lotua dago, eta zentralizatua dago gehienbat, nahiz eta promesa bat baduen berekin irekitasunerako.

Timelinearen izaera. Gogoratu Twitterren bi modu nagusi daudela, algoritmikoa (sistemak edo X-k erabakitzen du zer ematen dizun irakurtzeko), edo kronologikoa (zuk jarraitzen dituzun kontuen edukia, kronologikoki). Bigarren modu horrek salbatzen du X/Twitterren baliagarritasun probisionala oraingoz, Sustaturen iritziz. Beste alternatiba hauei dagokionez:

  • Mastodoneko bista nagusia kronologikoa da, zuk jarraitzen duzunarena. Instantzia zehatza ez bada oso handia, euskarazkoen kasuan bezala, jardun oso kronologikoa ere ikus daiteke.
  • Threads-en timeline edo jarioa algoritmikoa da: Instagramen bezalatsu. Metak erabakitzen du zuri zer erakutsi.
  • Bluesky-n bista kronologikoa da nagusi, baina app bidez eta erabiltzaile baten ezarpenen arabera moldaketa algoritmikoak ezar daitezke.

Moderazioan edo eduki desegokiaren kontrola:

  • Mastodoneko instantzia bakoitzak bere arauak ezar ditzake, eta oro har, horiek betetzen ez dituztenak komunitatetik egoztea erraza da. Mastodon.eus-eko arauetan adibidez jarraibide batzuk daude euskarazko jarduna dela bertakoa gogoratzeko. Arrazismoa, nazismoaren apologia edo transfobia ere debekatuta daude mezuetan, eta hala dabilenari kontua itxiko zaio. Era berean, Mastodon darabilten instantzia guztien artean printzipioz Fedibertsoko federazioa edo elkarlotura garatzen den arren, de-federazioa ere esistitzen da: esate baterako, Gab izeneko instantzia ultraeskuindar bat zegoen AEBetan, eta moztu egin zitzaion konexioa beste Mastodon federatuekin.
  • Threads-en jardun politikoa gutxitzeko gogo moduko bat badago, baina funtsean Metaren Instagram-eko edo Facebook-eko politikak espero ditzakezu.
  • Bluesky-n "giro on" modu ez-polemiko bat dagoela oraingoz dio EFF-k, Twitterreko hastapenetan bezalatsu edo.

Mezu zuzenak. Hiru alternatibetan egin daitezke, baina adi, ze ez ActivityPub zein AT Protocol sistemek ez dute bidalketen enkriptazio osorik oraingoz, eta hortaz:

  • Mastodonen mezu zuzenak trukatzen badituzu beste erabiltzaile batekin, printzipioz instantzien sistema-arduradunek ikus ditzakete. Seguru gaude euskal instantzietan ez daudela horretarako, dena den.
  • Threads-en kasuan, mezu zuzenak Instagram azpiegitura paralelotik egiten dira. Meta-ren politika orokorren mendean dago pribatutasuna.
  • Bluesky-n mezu zuzenak bakarrik dira posible app bertsioan, baina kudeatzaileek ikus ditzakete. Enkriptatze planak ba omen daude bere AT Protocol delakoan ezartzeko.

Inter-operabilitate orokorra. Nola protokolo irekitan dauden eraikiak hiru sistemak, EFF-k aipatzen du akaso ez dagoela hautatu beharrik ze batetik besterako lotura gurutzatuak posible izan daitezke. Inter-konexiorako tresna hauek aipatzen dituzte, adibidez:

  • Bridgy Fed eta SkyBridge Bluesky lotzen dutenak Mastordonekin. 
  • RSS Parrot: RSS jarioak eskaintzen dituzten iturriak jarrai ditzakezu Mastodon kontu baten bidez, jario-irakurgailu pertsonal bilakatuz zure Mastodon kontua.
  • Mastofeed: aurrekoaren osagarri edo, RSS batetik zure Mastodon kontura argitaratze zuzena antola dezakezu.

Eta hasierako gomendiora itzuliz, erabili:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sare sozialak
Nola debekatu sare sozialak erabiltzea 16 urtez azpikoei? Australiako Gobernuak badu formula

Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]


Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


2025-06-12 | Sustatu
YouTubek isil-isilik aldatu ditu gorroto politikak eta genero identitateari babesa kendu

Urte hasieran gertatu zen, urtarril eta otsail artean, Donald Trumpen bigarren agintaldia hasi zenean eta DEI politiken kontrako gurutzada hasi zuenean hark. Baina ez zen izan prentsa-ohar edo iragarpenik. Erabilpen baldintzetan, norbaiten "genero identitatearen eta... [+]


2025-06-04 | Axier Lopez
Elon Musken adimen artifiziala Telegramen sartuko dute

Elon Musken xAI enpresak garatutako Grok adimen artifizialeko txatbota Telegramen txertatuko dute. 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du Pável Dúrovek zuzendutako enpresak. Orain arte, Grok X sarean edo Musken bestelako... [+]


Inteligentzia Artifiziala
264 milioi euroren truke, Musken Grok adimen artifiziala Telegrameko erabiltzaileetan instalatuko da

Urtebetean Grok-ek Telegramen ibiltzeko aukera izango du, mezularitza enpresaren 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du. Pável Dúrov Telegrameko sortzaile eta jabeak baietsi du operazioa bere kanal ofizialean.


2025-05-28 | Sustatu
EAEko gazteen %43ak euskara darabil sare sozialetan

Gazteen Euskal Behatokiak EAEko gazteen sare sozialen inguruko inkesta baten emaitzak zabaldu ditu. Datuen arabera, euskararen erabilera sare sozialetan 15-29 urteko gazteen artean ehuneko 6,6 puntu hazi da azken hiru urteetan, % 43,6an kokatuz (2022 eta 2025eko neurketak... [+]


Bortizkeria ikusgarri egitetik, ardura hartu eta erreparaziorako bideak antolatzera

Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]


Teknologia
Techbro go home

Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]


Teknologia
Komentokrazia

Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]


2025-03-05 | June Fernández
Meloi saltzailea
toXic

Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]


TikTok, X eta Instagrameko algoritmoek eskuin muturreko edukiak nabarmen hedatzen dituztela frogatu dute

Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.


Zer erosi?

Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


2025-02-03 | Axier Lopez
Zergatik utzi ditu ARGIAk Twitter eta Facebook?

Gorrotoa sustatzen duten algoritmoak, mendekotasuna sortzeko diseinatutako aplikazioak, pertsonak beharrean publizitate-hartzaileak ikusten dituzten plataformak, merkantzia gisa tratatzen gaituzten sare sozialak… Badirudi azken aldian herritarrek sare sozial nagusietatik... [+]


Martintxo Etxauri: “Sare toxikoen aurrean Mastodon dugu alternatiba”

Mastodon, gizarte sarea eta mikroblogintza zerbitzua da. Eugen Rochko alemaniarrak sortu zuen 2016. urtean. Software librean oinarritzen da. Azkenaldian, norbanako eta erakunde frankok bertan saretzea erabaki dute. Elkarren artean komunikatzen diren egitura independeteez... [+]


Eguneraketa berriak daude