Twitter sare sozial matxista eta arrazista da, "emakumeentzat toxikoa"

  • "Emakumeentzat leku toxikoa" da Twitter, Amnistia Internazionala erakundeak egindako txosten baten arabera. Andrazko kazetari eta politikariek, batez beste, 30 segunduan behin jasotzen dute eraso edo mespretxuzko txio bat. Arazo hori are handiagoa da emakumea beltza, hegoamerikarra edo asiarra bada (ez zuria, alegia). AI-k ondorioztatzen du, beraz, Twitter sare sozial arrazista eta sexista dela, emakumeentzat leku "toxiko" eta deserosoa.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko abenduaren 19an - 10:57

Hainbat bolondresen laguntzarekin, Amnistia Internazionala erakundeak ikerketa bat egin du Twitterren emakumeek duten jazarpena aztertzeko. Erresuma Batuko eta Amerikako Estatu Batuetako 778 emakume tuiterlariren kontuak aztertu dituzte, guztira 280.000 txio baino gehiago, guztiak ere 2017an zehar argitaratukoak.

Bildutako datuen arabera, emakume hauek jaso dituzten txioen %7,1 desegokiak zirela eta erasotzat har zitezkeela. Hau da, emakume horiek, 30 segunduro, erasotzat edo jazarpentzat har daitekeen txio bat jasotzen dute. Txioen artean "agresiboak" (heriotz-meatxuak, jazarpen arrazistak, eta abar) zein "problematikoak" ("joan platerak garbizera" modukoak) identifikatu dituzte.

Zuriak ez diren emakumeen kasuan erasoak %34 gehiago dira, eta komentario arrazistak %84 gehiago.

Albiste hau Sustatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Twitter
X sare sozialak erabiltzaileen datu biometrikoak jasoko ditu, segurtasunaren izenean

X sare sozialak (orain arte Twitter zenak) bere pribatutasun politika aldatu du eta erabiltzaileen ezaugarri fisikoak ere bilduko ditu, besteak beste, aurpegi-ezagutzaren bitartez.


2023-07-09 | Diana Franco
Teknologia
Izena duena da

Zis edo zisgnero hitzak erabiltzen dira jaiotako sexuarekin edota hezitako generoarekin eroso sentitzen diren pertsonak izendatzeko. Jaiotako sexuarekin edota ezarritako generoan eroso sentitzen ez direnak trans pertsonak izango lirateke. Errealitate hau beti existitu da, baina... [+]


2023-07-05 | Sustatu
Erabilpen mugatuko Twitter, Muskek eskaini digun azkena

Uztailaren 1ean erabiltzaileak hasi ziren igartzen, goizetik, Twitter ez zebilela oso ondo. Aplikazioan eguneratzeak geratu egin zitzaizkien, edo "muga" bat gainditu zutelako abisuak jaso. Elon Muskek argitu zuen zer gertatu zen geroago: Bakoitzak ikus ditzakeen txioen... [+]


2023-06-30 | Sustatu
Umap hil da, akabo Twitterreko euskarazko biltegia

Umap Twitterreko euskarazko jardunaren biltegia 2010eko urrian hasi zen martxan, CodeSyntax-en eskutik. 2023an, hil egin da. Elon Musk-ek hil du, berak zer garen eta nor garen ez dakien arren. Umap-en hainbat zerbitzuren oinarri izan da, euskarazko txiolarien, hedabideen eta... [+]


Twitterrek prentsaren galderei ? emojiarekin erantzuten die automatikoki

2022ko azaroan, Elon Muskek Twitter erosi zuenean, langileen erdia baino gehiago kaleratu zuen, tartean komunikazioko talde ia osoa. Geroztik, kazetarien informazio eskaerek ez dute erantzunik jaso izan. Orain, egoera aldatu da, press@twitter.com helbide elektronikora idatzitako... [+]


Eguneraketa berriak daude