TVEko instalazioetako amiantoak eragindako gaixotasunak hil zuen José María Íñigo telebista aurkezlea

  • Epai batek berriki ebatzi duenez, José María Íñigo bilbotarrari heriotza eragin zion minbizia laneko gaixotasuna zen, TVEko estudioetako amiantoak eragindakoa. 2019ko txosten baten arabera, Espainiako irrati-telebista kate publikoaren instalazioetan oraindik presente dago amiantoa.


2021eko martxoaren 17an - 11:00
José María Íñigo aurkezlea, 2010ean.

Madrilgo Lan-arloko 2. Epaitegiko María del Carmen Cano epaileak ebatzi du José María Íñigo (Bilbo, 1942 - Madril, 2018) aurkezleari heriotza eragin zion minbizia TVE Espainiako telebista publikoaren Prado del Rey-ko (Madril) estudioetan zegoen amiantoa dela. Íñigok estudio horietan eman zituen lehen pausoak TVEko aurkezle gisa, 1974 eta 1985 bitartean.

Epaiak dio estudioak amiantoaz zeudela intsonorizatuta, eta materiala narriatu ahala espazioan zuntzak askatuz joan zela, horien eraginpean izanik langileak, saioetako gonbidatuak eta publikoa. Horrez gain, aurkezlearen alargunaren pentsioa “gaixotasun profesionalari” dagokiola ere jasotzen du epaiak. Hala bada, Íñigoren heriotza eragin zuen biriketako minbizia laneko gaixotasuna dela baieztatu du justiziak.

Aurkezleari 2016an diagnostikatu zioten minbizia, eta bere bizitzako azken urteak eman zituen frogatu nahirik TVEko estudioetako amiantoa zela pairatzen zuen gaixotasunaren eragilea. 2018an hil ondotik, hark hasitako bideari segi zion familiak, eta berriki aitortu zaie íñigoren gaisotasunaren kausa TVEko amiantoa izan zela.

El Paísek jaso duenez, RTVEko amiantoari lotutako laneko gaixotasunei dagokienez, Íñigoren kasua ez da bakarra. Egunkariak dioenez, irrati-telebista kate publikoak urteak badaramatza ere bere egoitza material toxikoez libratu nahian, segurtasun aholkularitza bati eskatutako 2019ko txosten batek jasotzen du amiantoak jarraitzen duela presente egoten hainbat instalaziotan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amiantoa
Tubos Reunidos enpresako sindikatuek salatu dute amiantoa agertu dela labe batean eta zenbait egunez lana ez zela gelditu

Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak.


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


"CAFeko zuzendaritzak produkzioa jarri zuen langilearen osasunaren gainetik"

Beasaingo tren lantokiko hiru nabe amiantoz kutsatuta zeudela jakin eta berrogei egunetara agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean langileen eta erakundeen ordezkariek. Enpresa Batzordeko kideek salatu dute zuzendaritzak informazio "erabat eskasa" eman diela. Eusko... [+]


CAF lantegiko hiru nabetan lana eten egin dute amianto kutsaduragatik

Laugarren dibisioko zortzigarren nabean egin diren desmuntaia lanen ondoren gertatu da amianto kutsatzea eta legez onartuta dagoena baino altuagoa izan da neurketaren emaitza. Langileei hartutako sei laginetatik lauk positibo eman dute.


Eguneraketa berriak daude