Turismoaren erroak azalarazi nahi ditu "Peregrino Modernoen oporrak" dokumentalak

  • Mundu mailako turismoaren gaia jorratzen du Peregrino Modernoen oporrak dokumentalak. Turismoaren inguruan entzuten diren fenomeno arruntenak alde batera utzi eta gaia modu sakonagoan landu nahi izan du Aimar Uribesalgo egileak. Maiatzaren 12an Oñatiko gaztetxean egingo dute lehen emanaldia.


2021eko apirilaren 30an - 11:49

Peregrino Modernoen oporrak dokumentalak mundu mailako turismoaren gaia aztertzen du, bere ertz historiko, ekonomiko, sozial eta ideologikoak landuz. Turismoaren inguruan entzuten diren "fenomeno arruntenak alde batera utzi (gentrifikazioa, masifikazioa…)" eta modu sakonagoan heldu nahi dio gaiari. 

Dokumentala Indotxinan zentratuta dagoenez (Vietnam, Laos, Kanbodia), han grabatutako kontakizunak dira ikus-entzunezkoaren ardatz. "Txangozale internazionalen aisia" aitzakia  hartuta, horren ezberdinak diruditen mundu mailako bi formazio sozialen inguruko analisi kritikoa mahai gaineratu nahi du: kapitalismoa eta "estatu sozialista" etiketarekin autoizendatuak edo "komunismo" adjetiboarekin seinalatuak izan diren erregimenak.  

Dokumentalak zazpi atal ditu eta "inor gutxi libratzen da kritiketatik, turismoa gorrotatu eta bidaiari sentitzen diren horiek edota turismo jasangarrian sinesten duten ekologistak", dio Uribesalgok. Ikus-entzunezkoa teknikoki sinplea dela dio eta merkantzia entretenigarri izatetik urrun dagoela. Offeko ahots batek bideratzen du dokumentala. Maiatzaren 12an Oñatiko gaztetxean 19:00etan eta maiatzaren 18 eta 19an Oñatiko kultur etxean, 19:00etan, izango dira lehen emanaldiak.

Dokumentalaren kartela.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
'Lurrez estali', laborarien errealitatea oholtzara eramango duen Axut! kolektiboaren obra berria

Izurako Latsaga zalditokian egingo dituzte emanaldi guztiak, hamar saio, maiatzaren 31tik ekainaren 16a bitartean. Ximun Fuchsek idatzitako obrak "ikuspegi integratzaile eta kolaboratiboa" du oinarrian, landa eremuko lurraldearen lekukotasunak bildu eta "tokiko... [+]


'Bi arnas' proiektuaren ziklo amaiera ospatu dute
"Torturak ama eta alabarengan sorturiko zauria arintzen lagundu du dokumentalak"

Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut. Ekitaldiak une... [+]


"Ipuina engainua da" istorio bildumari musika jarriko dio Micek ostiralean Urruñan, Azokaldiaren kari

Aitzina doa Baltsan elkartean eta ARGIAk, Ziburu inguruko eragileekin batera antolaturiko Azokaldia. Datorren hitzordua maiatzaren 17an izanen da, Urruñako Berttolin. Bertako ikastolako Euskaraz Bizi taldearekin elkarlanean antolaturiko hitzordu literario musikatua dugu... [+]


Eguneraketa berriak daude