Tsunami Democràtic-en ekintzak "terrorismoa" izan ote ziren aztertu nahi du Auzitegi Nazionalak

  • Azken asteotan Katalunian izan diren desobedientzia ekintzak eta liskarrak aztertu nahi ditu Espainiako justiziak, ekintzaileei "izenak" jartzeko. Espainiako Guardia Zibilak mugimenduaren webgunera sartzea galarazi zuen eta "autoritate judizialaren eskura" jarri, webgunera sartzen saiatzean irakur daitekeenez.


2019ko azaroaren 14an - 15:57

Espainiako Auzitegi Nazionalak Tsunami Democràtic-en egindako mugimenduak jarraitzen dihardu. Urrian Guardia Zibilak webgunea itxi eta autoritate judizialaren esku utzi zuen, eta orain, azaroaren 11tik 13ra bitartean Jonqueran eta Gironan (Herrialde Katalanak) egindako ekintzak aztertu nahi ditu.

"Terrorismo" delitua izan daitekeela argudiatzen du auzitegiak, eta "kale borroka estiloko biolentziazko ekintzak" egin ote diren ikertzen ari da.

Urrian sortu zen Tsunami Democràtic, Kataluniako erreferendumagatik espetxeratu zituzten politikarien aurkako zigorrak salatzeko.  La Vanguardia hedabidaren arabera, Auzitegi Nazionalak uste du plataformaren barruan dauden "pentsalarietako" batzuk alderdi independentistekin lotura dutela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude