ARGIA.eus

2020ko apirilaren 08a

Transexualek aldagela aukeratu ahalko dute Durangoko kirol instalazioetan

  • Durangoko Udalak aldaketa batzuk ezarri ditu kirol instalazioen araudian, eta transexualei identifikatzen diren sexuaren arabera aldagela aukeratzeko eskubidea ematea da esanguratsuenetako bat.

Anboto @anboto
2017ko ekainaren 29a
Transexualen aitortzaz gain, pertsonak grabatzea falta larritzat jotzea erabaki dute Durangon (argazkia: Anboto).

Osoko bilkuran aurkeztu zuen proposamena Pilar Rios alkateorde eta Durango Kirolak erakundeko presidenteak.

Bigarren aldaketa garrantzitsu lez, pertsonak baimen barik grabatzea falta larria izango da hemendik aurrera, eta baita eraso egitea edo irain egitea ere. Hori gertatuz gero, bazkide izaera galduko litzateke, eta gertakariaren arabera, polizia informatuko du udalak. 

Bestalde, instalazioetako lengoaia parekidetasun eta irisgarritasun irizpideen arabera berrituko dute.

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Transexualitatea  |  Kirola  |  Durango

Transexualitatea kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude