Tolosako Ekinbide Etxeari (CIT) diru-laguntzak kendu dizkio Kutxabankek, hainbat proiektu ataka estuan jarriz. Topic da gehien kaltetutakoa.
Elena Basagoitia Ekinbide Etxeko zuzendaria elkarrizketatu du Gara egunkariak. Ulerkor azaldu da murrizketekin, baina “gerrikoa gehiago estutu ezinik” dabiltzala dio. Alegia, krisi garaian dirua gutxitu dela ulertzen duela, baino ezin diotela galera gehiagori aurre egin.
Zentroa “bizirauten” ari dela zehaztu du, eta hurrengo urtera begirak gauzak “zail” ikusten ditu. Abenduan jakingo du Kutxabanken babesa izango duten edo ez.
Bitartean, EH Bilduk testu bat onartu du Kultura Batzordean Txotxongilo Zentroaren alde. Instituzioei dei egiten die “konpromisoak” mantentzeko eta Kutxari 2014ko diru banaketetan gunea kontuan izan dezan eskatzen dio.
Zenbaki-dantza
Topiceko kasua zenbakiei begira ulertzen da errazen. Kutxak 68.923 euro eman zizkion 2010ean eta 2011n, 40.000 baino ez.
Era berean, Kutxabankek CITi 150.000 euro egokitu zizkion, 2010-2011 ikasturtean; 2012an gutxitu zuen, eta 2013an kendu. Hala CITi kentzeak, Topic-i ere eragin zion, ezinbestean.
Baina arazoa ez da bakarrik diru-laguntza hori ukatzea. Lakuaren sostenguak ere behera egin du. 300.000 eurotik 125.000 eurora pasa da hiru urteren buruan.
Gainera, Espainiako Kultura Ministerioaren partetik jasotzen zutena ere nabarmen urritu dute. 2011an, 100.000 euro inguru eman zizkien; 2013an, 35.000 euro gutxiago, hau da, 65.000 baino ez.
Insituzio guztiak kontuan hartuta, 2010etik Topicen aurrekontua %50 murriztu dute osotara.
Nazioarteko saria eta ikusle mordoa
Panorama ekonomiko zailaren aurrean, gunearen arrakastak gora egin du. Aurtengo maiatzean Hezkuntza eta Museoen saria jaso zuen Iberoamerikako Museoen Behatokiaren eskutik.
Horrez gain, egunerokotasunean etengabeko lanean ari dira bertako langileak: 401 ikastaro eskaintzen dituzte, eraikinean Donostia 2016ako bi proiektu garatzen ari dira, eta mundu mailako txotxongiloei buruzko webgune garrantzitsuena irekitzea aztertzen dabiltza.
Irekita dagoenetik, 50.000 bisitari izan dituela kalkulatzen dute.
Basagoitiak alarma deia egin du: “Egoera honetan denbora batez aguntatu dezakegu, baina ezin dugu luze horrela segi”.
Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]
Heriotzak Eduardo du izena
-------------------------------------------------------------
Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]
Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]
Putaren bakarrizketa eroetxean
Koiunturak alarma gorria piztu dio euskal antzerkigintzari, eta ez da izango zauririk ez duelako, baina hilzorian al dago? Fokuek zer argitu nahi duten eta zer ez, hori da gakoa. Butakaren noranzkoa, alegia. Oihala zabaldu da eta antolatzaileak eserlekuei begira daude. Lanari... [+]
Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]
Interview. Urez eta hondarrez
Egileak: Telmo Irureta eta Mireia Gabilondo.
Aktoreak: Telmo Irureta eta Dorleta Urretabizkaia.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Konpainia: Tentazioa.
Noiz: apirilaren 2an.
Non: Victoria Eugenia Klub Aretoan,... [+]