TopaEguna: Euskaltzaleen festa Soraluzen irailaren 28an

  • Euskaltzaleen jaieguna izango den TopaEguna antolatu dute Deba bailarako euskara elkarteek eta Euskaltzaleen Topaguneak. Antolatzaileek esan dute euskaltzaleen ekarpenaren eskertze eta aldarrikapena izango dela protagonista Soraluzen.


2013ko irailaren 11n - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
TopaEguna aurkeztu dute Donostian (Argazkia: goiena.net).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Antolatzaileek euskaldun oro gonbidatu dute parte hartzera. "Euskal Herri osoan elkarteetan antolatuta dauden euskaltzaleen festa eguna, elkar ezagutza eta trukerako eguna izatea nahi dugu", azaldu dute.

Eguna 11:00ak aldera hasiko da festaren harrerarekin, eta egunean zehar adin guztietarako ekintzak izango dira. Bukatzeko Kokein eta Gose taldeen kontzertuak ikusi ahal izango da. Xero Xiette taldea izan da TopaEgunerako kanta egin duena.

Egitaraua

11:00 Harrera.

12:00 Liburu aurkezpena (hitzaldia): Jon Sarasua.

Goizean zehar:

• Umeen hiria.

• Berba probak.

• Andrabanda feminista.

• Kantu Jira.

• Puzgarriak.

14:30 Herri bazkaria.

Bazkalostean:

• Irrien Lagunak.

• Kultur Gindak.

• Hezitzaileen arteko jolasak.

• Kalejira.

18:00 Ekitaldi nagusia.

19:00 Xero Xiette taldearekin erromeria.

22:30 Kokein + Gose.


Irakurri gehiago: Euskara
Euskara kanalean gehiago
2026ko ekainaren 15
Amagoia Gordobil eta Jagoba Apaolaza (Gasteizko Udaleko oposizioak euskaraz egin dituzten euskaldunak)
"Galzorian dagoen espeziea bezala tratatzen gaituzte euskaldunok"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.