Euskaltzaleen jaieguna izango den TopaEguna antolatu dute Deba bailarako euskara elkarteek eta Euskaltzaleen Topaguneak. Antolatzaileek esan dute euskaltzaleen ekarpenaren eskertze eta aldarrikapena izango dela protagonista Soraluzen.
Antolatzaileek euskaldun oro gonbidatu dute parte hartzera. "Euskal Herri osoan elkarteetan antolatuta dauden euskaltzaleen festa eguna, elkar ezagutza eta trukerako eguna izatea nahi dugu", azaldu dute.
Eguna 11:00ak aldera hasiko da festaren harrerarekin, eta egunean zehar adin guztietarako ekintzak izango dira. Bukatzeko Kokein eta Gose taldeen kontzertuak ikusi ahal izango da. Xero Xiette taldea izan da TopaEgunerako kanta egin duena.
Egitaraua
11:00 Harrera.
12:00 Liburu aurkezpena (hitzaldia): Jon Sarasua.
Goizean zehar:
• Umeen hiria.
• Berba probak.
• Andrabanda feminista.
• Kantu Jira.
• Puzgarriak.
14:30 Herri bazkaria.
Bazkalostean:
• Irrien Lagunak.
• Kultur Gindak.
• Hezitzaileen arteko jolasak.
• Kalejira.
18:00 Ekitaldi nagusia.
19:00 Xero Xiette taldearekin erromeria.
22:30 Kokein + Gose.