TikTok toxikoa da; apropos gainera, hala nahi dutelako

  • AEBetako 14 estatuko fiskaltzek TikTok auziperatu berri dute. Albiste horren haritik, NPR irrati publiko estatubatuarrak ikusi du ikerketak azaleratu dituen TikTok barruko dokumentazioa, eta handik ondorioztatzen diten kontu larri batzuk eman ditu argitara. Funtsean, TikTok toxikoa da, baina TikTok-en ongi baino hobeto daki hori eta ondorioztatu daiteke hala nahi dutelako dela toxikoa.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko urriaren 22an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hona zabaldutako informazioaren puntuetako batzuk:

  • TikTok-ek kalkulatzen du 260 bideo behar direla norbait engantxatzeko. 35 minutu inguru da hori, eta tartean, 30 minutuan, RTikTok-ek zeure profil zehatz bat ere marraztu du.
  • Kontrol tresnak jarri dira, baina jakinaren gainean ez dutela funtzionatzen, helburua baita ez murriztea pertsona bakoitzaren ikuskatze-denbora.
  • Gaztetxoentzat kaltegarri izan daitekeela dakite, baina hala ere, zenbat eta gazteago, tresnak "etekin hobea" ematen du ze gazteenik gaitasun txikiagoa dute pantaila aurreko denbora kontrolatzeko. Legezko adinera iristen ez diren erabiltzaileen kontuak ezabatzetik paso egiten dute.
  • Edukiaren moderazio iragazkiak txarto dabiltzala badakite: badaude moduak eduki debekatua aurkitzeko.
  • Eduki pedofiloaren kontroletan, adibidez, errore tasa handiak dauzkatela dakite. Adibidez: trending jarri zen halako batean adin txikikoak stripper bideoak egitea (biluztea), eta aplikazioaren bidez ondorioz adin nagusikoek protagonistei egindako "opariak" hilabetean milioi bat bidalketatara iritsi ziren.
  • Algoritmoak itxura ederreko jendearen agerpena indartzen ditu, auto-pertzepzio arazoak sortuz hainbat gaztetxori.

Ingelesez badakizu, hemen duzu NPR-ren ikerketa.


Sare sozialak kanalean gehiago
2026ko apirilaren 22
Teknologia
Teknologia egokiagoak

2026ko otsailaren 25
Arrastoez

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.