The Guardian eta La Vanguardia egunkariek X/Twitter utzi dute

  • The Guardian egunkari britainiarrak lehenbizi eta La Vanguardia katalanak (espainolez argitaratzen du edizio zabalduago bat, baina katalanezko bertsioa ere badu) erabakia jakinarazi zuten atzo X/Twitter sare soziala uzten dutela, desinformazioaren ukuilua bihurtu delakoan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko azaroaren 15ean - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

La Vanguardiak txioak zuzenean argitaratzeari utziko dio, iragarri dutenez, eta bere kontuak impasse batean utziko ditu, ezabatu gabe. Kazetariak libre izango dira beren jardunarekin jarraitzeko, eta horien artean Espainian jarraipen handia dutenak daude, hala nola Enric Juliana edo Pedro Vallín. La Vanguardiaren erabakian kontuan hartu dute X/Twitter bihurtu dela zaborraren oihartzun-kutxa bat, "konspirazioaren teoriak eta desinformazioaren nagusi direm plataforma bat bihurtu" dela. Egunkarak dio egiaztattu dela, "giza eskubideen aurkako ideiak, hala nola gutxiengo etnikoekiko gorrotoa, misoginia eta arrazakeria" biralak bihurtu direla, eta horixe bera ari dela sustatzen Elon Musk jabe den plataforma, publizitatetik diru gehiago irabazteko. Era berean "jatorri ezezaguneko botsen presentzia masiboak eztabaida desitxuratzen du".

The Guardianek bere teknologia editorearen artikulu batekin iragarri zuen bere erabakia atzo. Eskuin-muturraren mezu arrazistei eta konspiranoikoak aipatzen dituzte, La Vanguardiak bezalatsu, eta han ere kazetariak libre dira plataforma erabiltzeko. The Guardinanen 80 kontu mututuko dira, 27 milioi jarraitzaile dituztenak (auskalo zenbat diren botak)-

Bide batez, gaia komentatu dute Berrian gaur Zaldieroak komikigileak eta Martxelo Otamendi zuzendari ohiak. Berriak Twitterren jarraitzen du, baina ez dago oraindik Mastodonen; non bot ez ofizial batek beren albisteak txiokatzen dituen. Hain zuzen ere, bot guztiz automatizatu horren jarduna ez dator guztiz bat Mastodon.eus-eko arauekin, baina administratzaileek bertan uztea erabaki dute, "Berria ofizialki Mastodonen egon arte behin-behinekoa dela jakinda".

Oharra: Sustatu badago oraindik Twitterren, baina Mastodonen ere bai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sare sozialak
Nola debekatu sare sozialak erabiltzea 16 urtez azpikoei? Australiako Gobernuak badu formula

Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]


Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


2025-06-12 | Sustatu
YouTubek isil-isilik aldatu ditu gorroto politikak eta genero identitateari babesa kendu

Urte hasieran gertatu zen, urtarril eta otsail artean, Donald Trumpen bigarren agintaldia hasi zenean eta DEI politiken kontrako gurutzada hasi zuenean hark. Baina ez zen izan prentsa-ohar edo iragarpenik. Erabilpen baldintzetan, norbaiten "genero identitatearen eta... [+]


2025-06-04 | Axier Lopez
Elon Musken adimen artifiziala Telegramen sartuko dute

Elon Musken xAI enpresak garatutako Grok adimen artifizialeko txatbota Telegramen txertatuko dute. 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du Pável Dúrovek zuzendutako enpresak. Orain arte, Grok X sarean edo Musken bestelako... [+]


Inteligentzia Artifiziala
264 milioi euroren truke, Musken Grok adimen artifiziala Telegrameko erabiltzaileetan instalatuko da

Urtebetean Grok-ek Telegramen ibiltzeko aukera izango du, mezularitza enpresaren 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du. Pável Dúrov Telegrameko sortzaile eta jabeak baietsi du operazioa bere kanal ofizialean.


2025-05-28 | Sustatu
EAEko gazteen %43ak euskara darabil sare sozialetan

Gazteen Euskal Behatokiak EAEko gazteen sare sozialen inguruko inkesta baten emaitzak zabaldu ditu. Datuen arabera, euskararen erabilera sare sozialetan 15-29 urteko gazteen artean ehuneko 6,6 puntu hazi da azken hiru urteetan, % 43,6an kokatuz (2022 eta 2025eko neurketak... [+]


Bortizkeria ikusgarri egitetik, ardura hartu eta erreparaziorako bideak antolatzera

Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]


Teknologia
Techbro go home

Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]


Teknologia
Komentokrazia

Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]


2025-03-05 | June Fernández
Meloi saltzailea
toXic

Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]


TikTok, X eta Instagrameko algoritmoek eskuin muturreko edukiak nabarmen hedatzen dituztela frogatu dute

Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.


Zer erosi?

Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


2025-02-03 | Axier Lopez
Zergatik utzi ditu ARGIAk Twitter eta Facebook?

Gorrotoa sustatzen duten algoritmoak, mendekotasuna sortzeko diseinatutako aplikazioak, pertsonak beharrean publizitate-hartzaileak ikusten dituzten plataformak, merkantzia gisa tratatzen gaituzten sare sozialak… Badirudi azken aldian herritarrek sare sozial nagusietatik... [+]


Martintxo Etxauri: “Sare toxikoen aurrean Mastodon dugu alternatiba”

Mastodon, gizarte sarea eta mikroblogintza zerbitzua da. Eugen Rochko alemaniarrak sortu zuen 2016. urtean. Software librean oinarritzen da. Azkenaldian, norbanako eta erakunde frankok bertan saretzea erabaki dute. Elkarren artean komunikatzen diren egitura independeteez... [+]


Eguneraketa berriak daude