Ribera, PSOE: “Berretsi da gobernu progresistak duen babesa"

  • PSOEren egoitza nagusian egin du balorazioa Teresa Ribera hautagai sozialistak, eta ultraeskuinari “eusteko dike” izaten jarraituko dutela ziurtatu du. PPri egotzi dio Europako hauteskundeak presidentearen aurka jotzeko erabili izana: “Feijoo saiatu da hauteskunde hauek planteatzen presidentearen aurkako plebiszitu bezala, baina argi geratu da porrot egin duela”.


2024ko ekainaren 10an - 01:01

PSOEko hautagaiak 20 diputatu eskuratu izana txalotu du, eta gogorarazi du 2023ko Espainiako Hauteskunde Orokorretako emaitza errepikatu dutela sozialistek, eta horrek berretsi duela Pedro Sánchezen “gobernu progresistak duen babesa”. PPren emaitza “aitortu” du, baina gehitu du Feijooren alderdiak Ciudadanosen eserlekuak bereganatu besterik ez dituela egin, eta ez direla hori baino gehiago hazi.

Dena den, ohartarazi du sozialistak ez direla emaitzarekin “konforme” geratuko eta lanean jarraituko dutela “indarrez datorren olatu erreakzionarioa geldiarazteko”. Azpimarratu du “ardura erraldoia” dutela, Europan eta Espainian. “Gobernu europeista” defendatuko dutela esan du, eta negoziazioetarako mezu bat igorri: “Ez dezala inork gurekin kontatu baldin eta Europako gobernantzako ekuazioan eskuin muturra sartu nahi badu”. Feijoori eskatu dio argi uzteko non kokatuko diren negoziaketetan.

Riberak adierazi du parte hartzea %50en inguruan egoteak erakutsi duela oraindik "pedagogia" egin behar dutela "herritarrei Brusela gerturatzeko", eta azaltzeko zergatik diren hauteskunde garrantzitsuak Europakoak. PSOEk Europan defendatuko duena gogorarazi du: "Europa soziala, konprometitua agenda berdearekin, bakearekin, giza eskubideen defentsarekin eta nazioarteko legeriarekin".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Europako Hauteskundeak 2024
Ehunka lagun elkartu dira Baionan eskuin muturraren kontra

Sindikatuek eta Alda elkarteak deituta karrikara atera dira herritarrak eskuin muturraren gorakada salatzeko.


2024-06-13 | Euskal Irratiak
Mixel Esteban hautetsi ekologista
“Ekologia ez da modan, gure bozkak alderdi sozialistara joan dira”

Bigarrenetik seigarren postura erori da Berdeen alderdia Ipar Euskal Herrian, Europar legebiltzarreko hauteskundeetan. 2019ko hauteskundeen datuekin alderatuta, 10.000 boz galdu dituzte; hots, %17tik %7ra pasa dira.


Etxebizitza merkantzia bihurtuta, ultraeskuinari atea ireki dio Europak

Etxebizitzen eta alokairuen prezioek mugarik gabe jarraitzen dute gorantz eta milioika lagun egoera oso prekarioan utzi ditu horrek: gazteek ezin dute emantzipatu, herritar asko euren auzotik ostikoka bota dituzte, eta beste askorentzat infraetxeak partekatzea da irtenbide... [+]


Eguneraketa berriak daude