Tentsioa eta istiluak Errenterian, Donostian eta Bilbon, VOX eta Ciudadanosen ekitaldien aurkako protestetan

  • Vox alderdiko buru Santiago Abascal Donostian eta Bilbon izan da larunbatean, eta Ciudadanos alderdiko Albert Rivera Errenterian, hauteskunde kanpainaren baitan.


2019ko apirilaren 15ean - 10:50
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Hainbat kolektibok deituta, faxismoaren aurkako protestak izan dira hiru hirietan. Istiluak izan dira, eta Ertzaintzaren kargen ondorioz hainbat lagun zauritu da. Zauri larrienak 19 urteko emakumezko bilbotar batek jasan ditu; ertzain batek foam jaurtigaiarekin aurpegira tiro egin eta masailezurra hautsi dio.

Errenterian, lazo hori, lapiko hots eta buila artean

Errenteriako ekitaldian, Riveraz gain Maite Pagazaurtundua europarlamentariak eta Fernando Savater filosofoak hartu dute hitza, lazo hori erraldoiak paratuak zituzten eraikin, lapiko hots eta manifestarien buila artean.

Albert Rivera Errenteriatik joan zen unea, Gara egunkariko kazetari Aritz Intxustak grabatutako bideoan:

Aitor Bengoa kazetariaren txioan, Ertzaintzaren karga:

Sare Antifaxistaren txioa:


Antifaxismoa kanalean gehiago
2026ko ekainaren 4
Goizean argi
Sarekada

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...