Super Txope youtuberra ate joka

  • Astigarragan jaiotako gaztea da Super Txope, Lilatoian tranpa egin zuen aurreneko emakumea. Idoia Txoperena izena duela eta familia jeltzale bateko ardi beltza dela kontatu zuen youtubera igotako lehenengo bideoan. Bigarrena ere argitaratu zuen asteazkenean, eta euskaldunon bandera definitiboa aukeratzen saiatu da bertan.


2016ko azaroaren 11n - 10:02
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

ARGIAri azaldu dionez, youtuber mundua geroz eta handiagoa dela konturatu eta bertan sartzea pentsatu zuten Txoperenak eta bere lagun batzuek. Hala ere, ez zuten jasotako erantzuna aurreikusten. Izan ere, lehenengo bideoak 8.885 ikustaldi ditu, eta bigarrenak dagoeneko 2.595.

Maiztasunari dagokionez, bere asmoa astean bideo bat igotzea da, asteazken gauetan. “Buruan sartzen bazaio”, bestalde, aste berean bi igo ditzakeela ere esan du.  

Lagun talde batek tabernan aipatu ditzakeen gaien inguruan hitz egingo duela azaldu du, “Euskal Herriko gazte asko modu batera edo bestera identifikatuta sentitzeko modukoak”.

Youtubeko kanalean erabili duen logoari buruz ere galdetu dio ARGIAk, Super Bat Klubeko logoa, hain zuzen ere. Hauxe bere erantzuna: “Bizitzan eduki dudan lehenengo txartela da! Ni Kapitain Planet-en lurra nintzen parkean jolasten ginenean, oso oroitzapen politak dauzkat. Gora Super Bat!”

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Umorea
2025eko urriaren 16
Aimar Uribesalgo Esoterismorik gabe, iraultzarik ez
"Artaldekeria eta antiartaldekeria dependentzia bera dira"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!