Terolek barkamena eskatu du eman zuten "ikuskizun lotsagarriagatik", baina aitortu du bat egiten duela bertan esandako ideia "batzuekin".
Oscar Terol umoregile donostiarrak Abre los ojos txirigota aurkeztu zuen igandean Cadizko (Andaluzia, Espainia) inauterietako taldeen lehiaketa ofizialean. Txirigota horrek klima aldaketaren eta txertoen aurkako mezu negazionistak zabaldu zituen, eta publikoak gogo txarrez hartu zuen emanaldia.
Ikus-entzuleen ustez, interpretazioaren, musikaren eta eszenografiaren maila ez zen izan lehiaketari zegokiona, eta segituan hasi ziren oihuka eta ozen abesten. Publikoak behin eta berriz eskatu zion epaimahaiari emanaldia eteteko, baina egungo araudiak ez du jasotzen emanaldia eteteko aukera, segurtasun arazoengatik edo bestelako premiazko egoera batek eraginda ez bada.
Taldeak aitortu zuen ez zela lehiaketaren kantu eta interpretazio mailara iristen, baina azaldu zuten barne boikot bat jasan zutela, kideetako batzuek taldea utzi zutelako lehiaketa baino egun batzuk lehenago. Txirigotak antzokitik atera zenean ere jaso zituen desadostasun oihuak.
Terolek barkamena eskatu du
Terolek bideo bat zabaldu du Instagramen gertatutakoaren inguruko iritzia emateko. Adierazi duenez, “ezezagun” batzuek egin zioten Falla antzokiko lehiaketan parte hartzeko gonbidapena, eta “itsututa” baietz esan zuen, bi aldiz pentsatu gabe.
Terolek esan du ikuskizuna hasi baino hiru ordu lehenago iritsi zela Cadizera, eta “inor ezagutu gabe” bat egin zuela txirigotarekin. Segituan konturatu omen zen, ordea, “ez zuela itxura ona”, besteak beste, mozorroen mailagatik, “supermerkatukoak baitziruditen”.
Terolek uste du publikoak “merezita” egin ziola txistu, ikuskizunak ez zuelako zegokion maila. Ordea, esan du bere ideiengatik ez duela barkamena eskatzen, txirigotako ideia batzuekin bat egiten duelako eta “edozein ideia umorearen esparruan defendatu daitekeelako”.
Eta, honekin bai, honekin amaitu da Donostiako Aste Nagusia! Piratei aste bete motz geratzen zaiela eta, egun bat gehitzen diote Aste Nagusiari. Aurten hogeigarren urtez jarraian egin dute Irrikitaldia.
"Lehen programa politiko bat ginen, orain arlo espiritualean sartu gara", aitortu du Kevinek aste honetan. Bazen garaia egia aitortzeko. Eta behin hau esanda, begiz gaindiko ikusmenak hartu ditu gaurko minutu gehienak. Eta oraingoan entzuteko moduko bolumenean aritu... [+]
Oraintxe bertan euskal herritarrak gehien kezkatzen dituen gaiari eskaini dizkiogu lehen bost minutuak: Twitterretik joan, bai ala ez? Mastodon, ondo dago? Eta behin hori argituta, txikikeriak: euskal gazteen zoriontasun maila, pentsamendu suizidak, Zarauzko sozialisten... [+]
Publiko aurrean hitz egin behar duzunean, edo aurrean duzun norbaitek errespetu handia ematen dizunean, erabiltzen al duzu biluzik irudikatzearen trukoa? Ba badugu hobe bat: imaginatu kaka egiten, mugikorra eskuan dutela. Lasaitzen ez bazara, agian arazoa zeurea da. Donald... [+]
Igande honetan, azaroaren 17an estreinatuko da Barraka izeneko late-night formatuko programa, EITBren Primeran plataforman. Hiru Damatxok ekoitzi du umorez blaitutako ikuskizun bizia.
Euskararen egoerarekin kezkatuta dagoen hamaika urteko mutikoarekin hasi, bere belaunaldiak ez duelako euskaraz apenas egiten, eta heriotzaz hizketan amaitu dugu, Epikuro gogora ekarriz. Tartean, Kevinek Mikel Laboa imitatu eta bizitzarako aholku praktiko bat eman digu: bizar... [+]
Intza Alkain aktorea etorri da aste honetan BTN saiora pinguinoei buruz hitz egitera. Ez biologoa delako eta pinguinoetan aditua, baina bai animalia hauekin dituen antzekotasunengatik.
Eta programa amaieran, Intzaren fan handi bat: Grego. Lasartearrak programa alaitu digu,... [+]
Aste honetakoa Inoizko saiorik parekideena, gazteena, freskoena eta gurasoek finantzatuena izan da. Kevin eta Torren faltan, bataz besteko adina jaitsi duten bi fitxaketa egin ditugu: Maren eta Gorka. Baina ahotsak aldatu arren, gaiak ez dira aldatzen gurean: ligoteoa,... [+]
Entzun aste honetako Beranduegi saioa. Baxujoleen existentzia zalantzan jartzen hasi, otsoekin dagoen arazoa aztertu, Alex Sarduiren azken ateraldia bergogoratu eta Bilboko Guardia Zibilen ate irekietan amaitu. Ibilbide logikoa, beti bezala.
Saio amaieran jarri dugun kanta: [+]
Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak Amillubi proiektua abiatu du, Gipuzkoan toki estrategikoan kokatua dagoen Amilibia baserria eta bere bederatzi hektarea lurrak kolektibizatzeko. Maiatzaren 11n festa egin dute Amillubin eta Gregok (Beatriz Egizabal)... [+]
Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak Amillubi proiektua abiatu du, Gipuzkoan toki estrategikoan kokatua dagoen Amilibia baserria eta bere bederatzi hektarea lurrak kolektibizatzeko. Maiatzaren 11n festa egin dute Amillubin eta Enekoach ere bertan izan da,... [+]
Antton Telleria Tolosan jaio zen 1993an, eta Eibarren sortu handik urte batzuetara, jendearekin konektatzeko daukan dohaina ikusi genionean. Lehendik ere ezagun zuen umorerako eta zirirako joera, ez genekiena zen hain serio hartzen zuenik umorearen kontu hau, eta isilean landu... [+]
Korrika Kulturalaren eskutik, Olatz Beobidek zuzendutako eMcumeak umorezko obra taularatuko dute Maria Riverok eta Itxaso Payak asteartean, 19:00etan, Antsoaingo Antzokian.
Arazo teknikoak gaindituta, gora ETA behera jarraitzen dugu gure betiko kontuekin: Greba feminista orokorra, GKS, Korrikaren kanta… Eta nola ez, hauteskundeetako hautagaien perfilen analisi sakona egin dugu, Otxandiano eta Pradales aurrez aurre, nork irabaziko luke kale... [+]
Komunikazio ez bortitza praktikatzen saiatu gara gaurko saioan. Bide horretan, Jon Maiari eskaini dizkiogu lehen minutuak, Bilboko oldarraldiari beste apur bat, ETAri zeharkako aipamenak egin dizkiogu, nazi batekin izandako elkarrizketa kontatu du Axik eta ezker abertzaleari... [+]