Sorian eraso faxista jasan zuen donostiarrak bi aste daramatza koma egoeran

  • Erasoa jasan duen futbolzale donostiarraren senide eta lagunek deituta elkarretaratzea egingo dute ekainaren 15ean Donostiako Antigua auzoan. Eraso faxista antolatua izan zela, Poliziaren operazioa eta hedabideen tratua salatuko dituzte.


2023ko ekainaren 09a - 12:22
Azken eguneraketa:10:45
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Sorian eraso faxista jasan zuen donostiarrari elkartasuna adierazteko kontzentrazioa egingo dute ekainaren 15ean, ostegunean, 20:00etan Donostiako Antigua auzoko Gaskuña Plazan.

Maiatzaren 27an izan zen erasoa, Numancia eta Cornella arteko futbol partidua baino lehen. Bi taldetako zaletuak zelaitik gertu zegoen taberna batean zeuden, 50 faxista inguru agertu ziren arte. Han zeuden guztien aurka oldartu eta harriak eta botilak bota zituzten. Tartean zen lagunekin futbol partidua ikustera joan zen donostiarra. Jasandako kolpeen ondorioz, bi aste daramatza koma egoeran.

Senideek eta lagunek zabaldutako oharraren arabera, Orgullo Numantino, Guetto 28 eta Ligallo izan ziren erasoa egin zutenak, Soria, Leganes eta Zaragozako talde faxistak, hain justu.

Bide batez, gertatutakoaren harira argipen batzuk eman dituzte. Eraso faxista koordinatua eta antolatua izan zela azpimarratu dute. Seinalatu dute, gorago aipatutako herri eta hiretako faxistak Sorian elkartu zirela erasoa egiteko eta ondoren autobusean alde egin zutela, Espainiako Poliziaren babesarekin.

Ildo beretik, Espainiako Poliziaren eraginkortasun falta salatu dute: "Nola da posible Poliziak ez jakitea faxista hauek egin behar zutena? Nola da posible Espainiako Poliziak lehen aldiz idatzitako aktan erasorik egon ez zela idaztea? Nola da posible Espainiako Poliziaren interbentzio bakarra eraso faxistaz defendatzen ari zirenen kontrakoa izatea?

Azkenik, hedabideek gertakariari emandako tratua salatu eta lotsagarritzat jo dituzte eguna joan eta eguna etorri argitaratutako albisteak. Esaterako, gertakaria “borroka” edo istilu gisa argitaratu izana arbuiatu dute.

 


Faxismoa kanaletik interesatuko zaizu...
Madril ez da faxismoaren hilobia

Madril, 1939. Hiria frankisten esku erori baino lehen, munduko faxismoaren aurkako hiriburutzat jotzen zen, gobernu errepublikarraren propaganda eta gerra garaian handik pasatako intelektual antifaxista ezagunak medio. Garaileek hiriburua Sevillara, Salamancara edo Burgosera... [+]


Ikur naziak eta haur pornografia Alemaniako Poliziaren barne foroetan

22 eta 25 urte bitarteko bost polizia izan kargugabetu dituzte Alemanian. Recklinghausen, Kleve eta Borken hirietako agenteak dira, eta horietatik lau, polizia etxeetako buruzagiak gainera. Datuen arabera, geroz eta harreman zuzenagoa dago Alemaniako Poliziaren eta... [+]


2023-07-12 | Ilargi Manzanares
Boixos Nois taldeko hamabi kide atxilotu dituzte, iaz Iruñeko Ezpala tabernari eraso ziotelakoan

Iazko azaroan Ezpala tabernak jaso zuen erasoa leporatzen zaie atxilotuei. Boixos Nois taldea FC Bartzelonako zale erradikal ultraeskuindarren taldea da, eta Ezpala taberna Osasunako jarraitzaileen topagune ohia.


2023-07-07 | Ilargi Manzanares
Barakaldoko eraso faxista salatu dute 200 bat lagunek

“Argi daukagu eraso horrek konnotazio politiko argiak dituela” adierazi du Ezkerraldea Antifaxista taldeak, asteartean gertatutako erasoaren inguruan.


Faxista bat labanaz barakaldar bat hiltzen saiatu dela salatu dute

Sare sozialetan eman du jakitera erasotuak, asteazkenean labankada batez bera hiltzen saiatu direla.


Eguneraketa berriak daude