Martxoaren 1ean 20 urte bete dira Soinuenea Fundazioko Herri Musikaren Txokoa museoak Gipuzkoako Oiartzun herrian ateak zabaldu zituenetik. Tarte horretan egindako lana asko sendotu da. Zenbakiek, hazkunde nabarmenean, bermatzen dute: erakusketara joan diren bisitariak; kontzertu, tailer eta jardunaldietan parte hartu dutenak, eta hizlarien eta musikarien kalitatea.
Euskal Herrian ez dago museo honen ezaugarri berdinak dituenik, Juan Mari Beltran musikariaren bizitzaren zati garrantzitsuaren isla da (Gipuzkoako Ondare Saria 2021). Bertan, ikuspegi didaktikotik eta egituratutik, gure inguruko soinu-tresna eta hots-jostailuak eta planetako beste txokoetan dauden parekideak ikus ditzakegu. Ez da motza, inondik inora, txistua bezalako hurbileko objektuek eta Alpeetako adarra bezain anitzak edo exotikoak diren tresnek osatzen duten zerrenda. Horiek guztiak hainbat hizkuntzatan erakutsi eta azaltzen dizkio interesdunari bisitaldian egokitutako gidariak.
Baina Soinueneak ez du kutsu teoriko-praktikoa duen erakusketa hau soilik eskaintzen, albokari baten lan-bankua ere mirets baitezakegu. Jarduera serioen eta ludikoen artean, berriz, tailerrak, urtaroko kontzertuak, kalejirak, paperezko zein argitalpen digitalak, disko-liburuak eta hainbat jatorritako parte-hartzaileekin antolatutako urteroko musika-jardunaldiak daude.
Bestalde, ikertzaileen eskura daude Liburutegia, Fonoteka eta Irudi artxiboa: milaka liburu eta aldizkari, ehunka audio, argazki eta bideo formatu ezberdinetan. Informazio horren guztiaren ez nolanahiko kopuruak jai ugaritara eramaten gaitu, azken batean ahozko transmisioa izanik balio historiko, musikal eta etnografiko-folkloriko ukaezina duen ondare-espazioa.
Azken urte hauetako inguruabarrak direla eta, min gehien eman digun pandemia bat tarteko, webgunean eskaintzen den material guztia eguneratu da. Material horretan museoan dauden soinu-tresna guztiak ikus ditzakegu, bazter guztietatik ateratako horien irudiekin, jatorrizko soinuekin eta interpretazio historikoekin batera. Elementu bakoitzak bere fitxa du, dagozkion datuekin.
Urtemuga hau ospatzeko aurreikusita dauden ekitaldiak Euskal Herriko Albokarien lehenengo Batzar Orokorrarekin hasi eta astebururo herriaren erdialdean izango diren kanpai-bueltekin jarraitzen dute. Hilabete honen amaiera gisa zarrabete joleen topaketa izango da martxoaren 26an eta 27an.
Soinuenearen aurpegi nagusia museoa bada ere, ezin dugu ahaztu bere inguruan dagoen guztia eta, jakina, Beltran jaunak azken 50 urte hauetan, eta oraindik heldu direnetan, egindako lana. Zorionak!
Museoa bertatik bertara bisitatu nahi duen guztiak 943 493 578 telefono zenbakira deituz egin dezake. Egoitza Oiartzungo Tornola kaleko 6. zenbakian dago (Ergoien auzoa).
Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Les Concert des nations, La Capella nacional de Catalunya orkestra sinfonikoa
Zuzendaria: Jordi Savall
Abesbatzen prestaketa: Lluís vilamajó
Egitaraua: Mendelssohnen lanak
Non: Kursaal auditorioan (Donostiako Musika Hamabostaldia)
Noiz: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.
---------------------------
Oraingo... [+]
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.
Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Zer: Euskadiko Orkestra
Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza
Zuzendaria: Gorka Miranda
Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]
Goizegi Hiltzeko
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.
Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]