Osakidetzako azterketan euskararen garrantzia jaisteak alderdi eta sindikatuen kritikak sortarazi ditu

  • Azterketa ereduaren aldaketak euskaldunak "mespretxatzen" dituela, eta euskaldunen hizkuntz eskubideak urratzen dituela salatu dute LAB, Aralar, EA eta EAJk.


2011ko uztailaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Rafael Bengoa Osasun sailburua prentsaurreko baten ondoren

Gogor kritikatu dituzte euskal sindikatu eta alderdiek atzo Rafael Bengoa Osasun sailburuak aurkeztu zituen aldaketak, Osakidetzako azterketaren inguruan.  Halako neurriekin Jaurlaritzak euskara bigarren mailako hizkuntza gisa hartzen duela salatu dute, eta euskaldunen hizkuntz eskubideak urratzen direla.

Euskara jakin gabe, Osakidetzan "benetako eta kalitatezko" zerbitzu bat ematea ezinezkoa dela salatu du LABek, eta Jaurlaritzak PPrekin duen akordioak aldaketan eragina daukala nabarmendu du, "Basagoitiren aginduei men eginez aurkeztu du Bengoak halako lan eskaintza publiko bat". Bestalde, orain dela hilabete batzuk lan eskaintza publikoak egiteko eredu bat proposatu ziola Jaurlaritzari adierazi du. "Frustrazioak eta aurreikuspen faltsuak saihestu eta aurkezten zirenek ahalegin bikoitza egin behar ez izatea nahi genuen (...), badirudi Bengoari presa sartu zaiola Osakidetzan gauzak ondo lotuta uzteko".

Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkidearen arabera, "osakidetzan euskaldunak bigarren mailako herritar gara oraindik", eta Osakidetzaren euskalduntze prozesuan "atzerapausoa" da lan eskaintza berria.

Aralarko legebiltzarkide Dani Maeztuk salatu du gaur egun "ohikoa" dela Osakidetzan euskarazko zerbitzua ezin jasotzea. "Ez du onartzen herri honetan bi hizkuntza ofizial ditugula", gaineratu du, Bengoari erreferentzia eginez.

EAJko ordezkariak ere egin dituzte adierazpenak. Iñaki Gerenabarrena Araba Buru Batzarreko (ABB) presidenteak Bengoari egotzi dio euskara "elementu folkloriko bat" balitz bezala tratatzea. Josune Gorospe eta Garbiñe Mendizabal alderdi bereko legebiltzarkideek, berriz, adierazi zuten neurriaren helburua PPren nahiak asebetetzea dela. Bestalde, "iraingarritzat" jo dituzte atzo Bengoak esandakoak: "Iraingarria da Bengoak esatea Osakidetzako euskalduntzea oso azkar doala. Erabateko mespretxua erakusten ari zaie euskaldunei".


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude