Afrika Erdiko Errepublikako gatazkan dauden Frantziako militarretako batzuek sinbolo naziak daramatzate uniformean.
Meine Ehre heißt Treue (Leialtasuna da nire ohorea) esaldia daukate soinean, txaplata batean. SS eliteko borroka dibisio naziak erabiltzen zuen esaldi berbera da.
Horrez gain, 32 zenbakia azaltzen da adabakian. Dirudienez SSetako 32. dibisioari egin diezaioke erreferentzia, edo 1932 urteari, orduan hasi baitziren nazismoko soldaduak Meine Ehre heißt Treue leloa uniformean josten.
Frantziako armadako ordezkariek “isolatutako gertakaria” dela adierazi dute, eta garrantzia kendu nahi izan diote. Aitzitik, argazki bat baino gehiago azaldu da, zenbait iturrik lortuta gainera.
Batzuk armadaren facebookean eta beste bat Agence France Presse (AFP) argazkilaritza agentziaren gunean. Facebook orritik, baina, hilaren 20an kendu zituzten agintariek irudiak.
BFMT webgunean azaldutako erretratua:
Insigniaren gertuko argazkia:
Naziek sortutako leloa: