Afrika Erdiko Errepublikako presidente izendatu du bere burua Djotodia buruzagi matxinoak

  • Pasa den igandean presidentearen jauregia hartu eta gero, Afrika Erdiko Errepublikako (AEE) matxinoen buruzagi Michel Djotodiak bere burua presidente izendatu eta konstituzioa indarrik gabe utzi du. Adierazi duenez, hauteskunde demokratikoak deituko ditu hiru urteko epean. Orain arte estatu buru zen François Bozizek Kamerunera alde egin du, bertako Defentsa Ministeritzak jakinarazi duenez.


2013ko martxoaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Michel Djotodia matxinoa da AEEko estatu buru berria (Argazkia: Daily News)

Djotodiak azaldu du Gobernuak ez zuela bete urtarrilean adostu zuten bake akordioa. Izan ere, horren arabera, Seleka talde matxinoaren presoak askatu eta herrialdean zeuden tropa hegoafrikarrak egotzi behar zituen. Bere garaian adostutakoa errespetatuko duela azpimarratu du estatu buru berriak, Nicolas Tiangaye lehen ministroa karguan mantenduta.

Hauteskundeak deitu arte Parlamenturik gabe arituko dira, dekretuz agintzen. Djotodiaren arabera, lehentasuna orain herritarren elikadura ziurtatzea da. Bangi hiriburuan lapurreta ugari izan dira, eta herritar gehienak, egunotan, ez dira etxetik atera, NBEren ordezkariaren arabera. AEE munduko herrialderik txiroenen artean dago, nahiz eta urrea, uranioa, diamanteak eta bestelako baliabide naturalak izan.

Afrikar Batasunak AEE eta matxinoak zigortu ditu. Erabat bakantzeko eskatu die bere kideei. Batasunean pisua duen Hegoafrika horren aldekoa da, erreboltan hamahiru soldadu hegoafrikar hil baitzituzten.NBEren buruzagi Ban Ki Moon kezkatuta agertu da giza eskubideen urraketengatik.

Djotodiaren agintaldiaren egonkortasuna ez da ziurra. Beste talde matxino baten buru den Nelson N’Jadderrek adierazi du ez duela estatu buru berria onartzen, eta istilu gehiago egon litezke.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Afrika Erdiko Errepublika
Hainbat intelektual frantsesek “terrorismoaren aurkako gerraren” zioak kritikatu dituzte

Frantziako zenbait intelektualek adierazpen baten bidez galdetu dute Parisko atentatuen ostean Frantziako Gobernuak abiatutako “terrorismoaren aurkako gerrak” zer ondorio izango dituen. Frantziak abiatutako bonbardaketen kontra bat egiteko deia luzatu dute.


Filtrazioa: Soldadu frantziarrek Afrika Erdiko Errepublikan haurrak bortxatu zituzten

Frantziako soldaduek Afrika Erdiko Errepublikan (AEE) bederatzi urte arteko haurrei sexu erasoak egin zizkietela azaleratu du filtratutako txosten batek. Testigantzak jasotzen dituen txostena hedabide batzuei helarazteagatik Genevan Nazio Batuen Erakundeko giza eskubideen... [+]


Sinbolo naziak daramatzaten soldadu frantziarren argazkiak plazaratu dituzte

Afrika Erdiko Errepublikako gatazkan dauden Frantziako militarretako batzuek sinbolo naziak daramatzate uniformean.


Afrika Erdiko Errepublikako gatazka, multinazionalen interesak “defendatzeko”

Afrika Erdiko Errepublikan Frantziak hasitako interbentzio militarra kritikatu du Ipar Euskal Herriko Nouveau Parti Anticapitaliste alderdiak (NPA). Dioenez, multinazionalen interesak “babestea” du helburu.


Frantziak tiro egin du Afrika Erdiko Errepublikako matxinoen aurka

Frantziak tropak bidali ditu Afrika Erdiko Errepublikara, matxinoak herri gehiagotara zabaltzea ekidin asmotan. Bart su egin dute soldaduek eta errebeldeek elkarren aurka.


Eguneraketa berriak daude