argia.eus
INPRIMATU
Sinbolo naziak daramatzaten soldadu frantziarren argazkiak plazaratu dituzte
Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2013ko abenduaren 31
SS erakunde naziko leloa azaltzen da partxean: Leialtasuna da nire ohorea. (Arg: Agence France Presse)

Meine Ehre heißt Treue  (Leialtasuna da nire ohorea) esaldia daukate soinean, txaplata batean. SS eliteko borroka dibisio naziak erabiltzen zuen esaldi berbera da.

Horrez gain, 32 zenbakia azaltzen da adabakian. Dirudienez SSetako 32. dibisioari egin diezaioke erreferentzia, edo 1932 urteari, orduan hasi baitziren nazismoko soldaduak Meine Ehre heißt Treue leloa uniformean josten.

Frantziako armadako ordezkariek “isolatutako gertakaria” dela adierazi dute, eta garrantzia kendu nahi izan diote. Aitzitik, argazki bat baino gehiago azaldu da, zenbait iturrik lortuta gainera.

Batzuk armadaren facebookean eta beste bat Agence France Presse (AFP) argazkilaritza agentziaren gunean. Facebook orritik, baina, hilaren 20an kendu zituzten agintariek irudiak.

BFMT webgunean azaldutako erretratua:

Insigniaren gertuko argazkia:

Naziek sortutako leloa: