Sexu erasoen aurkako jarrera berretsi du EH Bilduk Donostian

  • Uda hasieran aurkeztutako “Gozo Goza Jaiak” kanpaina gogorarazi eta aurrerantzean sexu erasoen aurka egiteko jarrera berretsi du EH Bilduk Donostian emandako prentsaurrekoan. 


2015eko abuztuaren 17an - 09:58
Emakumeek biolentzia matxistarik gabe bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu du EH Bilduk (argazkia: EH Bildu)

Euskal Herriko toki askotan jaien bueltan gertatu diren sexu eraso ugariak salatu dituzte: “Barañaingo sexu erasoak azkena izan behar zuela aipatu genuen, eta geroztik ugariak izan dira hainbat herritako festetan emandako erasoak: Baionan, Azpeitian, Gasteizen edota Getxon, adibidez”.

Nekane Perez Nafarroako parlamentaria eta Miren Larrion Gasteizko zinegotzia izan dira agerraldiaren bozeramaileak. Gogorarazi dute sexu erasoek forma ugari hartzen dituztela, eta fisikoak ezezik erasoak hitzezkoak edota ekonomikoak ere izan daitezkela. Biolentzia horren gauzatzean jendarteratze mekanismoek duten garrantzia azpimarratu dute, hala nola erlijioak, hizkuntzak, komunikabideek, familiak edota hezkuntzak.

Emakumeek biolentzia matxistarik gabe bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu, hori lortzeko beren estrategiaren urratsak azaldu, eta EH Bilduren eguneroko jardun politiko, sozial eta instituzionalean berdintasunaren aldeko konpromisoa azpimarratu dute. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexismoa
Zuen etxean ere emakumeak arduratzen al dira opariak erosteaz?

Opariak erosteaz batik bat emakumeak arduratzen direla diote azterketek. Durangoko Azokan murgilduta eta Gabonak gertu, gai aproposa dirudi inkestek erakusten duten errealitateaz, gizonek jartzen dituzten aitzakiez eta emakumeek duten "zama mental ikusezina"... [+]


Nolakoak dira haurrentzako ipuinak, genero ikuspegitik?

Haur literaturako pertsonaietan aniztasun falta dagoela eta estereotipo eta rol sexistak gehiegitan erreproduzitzen direla ondorioztatu du Parean elkarteak, azterketa egin ostean. Sustraietatik eraldatuz dokumentala atera du orain, ikerketaren emaitzak, ipuin gomendioak eta haur... [+]


Zumaiako festetan gutxienez hiru eraso salatu dituzte

Zumaiako Mugimendu Feministak jakin duenez, txosnagunean bi eraso sexista izan dira, eta taberna batean eraso homofoboa. Elkarretaratzea egingo dute asteartean, 19:00etan.


Haurrei zuzenduta dauden iragarkietako genero estereotipo errepikatuenak

Jostailuen interneteko iragarkiek genero rol eta estereotipo gehiago erreproduzitzen dituzte, telebistako iragarkiek baino. Hori da Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak egin duen txostenaren ondorioetako bat. Hamar estereotipo errepikatuenak zerrendatu dituzte, horien... [+]


2021-10-17 | June Fernández
Kamera aurrean
Gaztea, argala eta liraina izan behar duzu... emakumezkoa bazara

Naiara Vink EHUko ikerlariaren doktoretza tesiak agerian utzi du Espainiako Estatuko emakumezko berriemaile eta aurkezleek bizi duten presio estetiko sexista. Zein da egoera Euskal Telebistan eta nola irauli daiteke? Sei euskal kazetariri bota diegu galdera.


Eguneraketa berriak daude