Sestaoko alkatearen aurkako SOS Arrazakeriaren salaketa onartu du epaileak

  • SOS Arrazakeriak Josu Bergara Sestaoko alkatearen aurka jarritako salaketa tramitera onartu du Barakaldoko 2. Instrukzio Epaitegiak. Ikerketari ekin diote, baina prebarikazioaz akusatzeko frogak batu arte, ez dute inputatuko, Berriak jakinarazi duenez.


2014ko uztailaren 17an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Egindako adierazpen xenofoboengatik azalpenak eman eta "desegokiak" zirela adierazi zuen Bergarak.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Maiatzean jarri zuten salaketa Sestaon bizi diren zortzi ijito errumaniarrek, SOS Arrazakeriaren bitartez. Ijitoak eta etorkinak erroldatzeari uko egin izanagatik, prebarikazioagatik salatu zuten Bergara. Prebarikazioaz gain, epaileak eskubide zibikoen aurkako delitua ere erantsi du. Bizilagunei erroldatzea galaraziz, zerbitzu publikoak erabiltzeko eskubide gabe uzten direla adierazi du epaileak, tartean hezkuntza.

Bergara inputatu baino lehen, frogak batu nahi ditu epaileak; hain zuzen, “delitua egiteko borondatez” eta “etorkinak herritik botatzeko azken helburuarekin” jardun zuen erakusten duten zantzuak aztertu nahi ditu.

Horretarako, besteak beste, erroldatzeen inguruko lanetan diharduten udal langileen zerrenda eta salatzaileek eginiko eskaera eta ezezko erantzunak eskatu dizkio Sestaoko Udalari. Eskatutakoari erantzun ezean, desobedientzia delitua leporatu diezaiokeela jakinarazi dio.

Bergararen jarrera baztertzailea agerian uzteko, bideo bat kaleratu zuten etorkinek; bertan entzun daitezke aztoramena sortu zuten alkatearen adierazpenak (Iturria: Berria TB).


Arrazakeria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.