Sei mediku txanda daude betetzeke Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan irailerako

  • Astelehen arratsalde eta gauean ez zen medikurik egon Laudioko Etengabeko Arreta Gunean. Irailean ere ez da bermatuta egongo mediku baten presentzia egunero Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan, gabezia aurreko hilabeteetan bezain nabarmena izango ez den arren.


2024ko irailaren 5ean - 09:27
Argazkia: Aiaraldea
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Guztira, sei mediku txanda daude betetzeke bi herrietako guneetan, zenbait osasun langilek Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi diotenez. 

Hauek dira txanda horiek:

Amurrio: Irailak 6: 17:00-09:00

Laudio: Irailak 7: 09:00-09:00; Irailak 10: 17:00-08:00; Irailak 26: 17:00-22:00; Irailak 26: 22:00-08:00; Irailak 27: 17:00-08:00

Horrez gain, osasun langileek gaineratu dute astelehenen honetan bertan ez zela medikurik egon Laudioko Etengabeko Arreta gunean 17:00etatik 08:00etara bitartean. 

Medikuen gabeziaren arazoa nabarmen areagotu da udan zehar Aiaraldean. Hala ere, egoerarik larrienak ez dira Etengabeko Arreta Guneetan eman, Zainketa Intentsiboetarako Unitate mugikorretan baizik. Izan ere, duela bi aste laudioar bat zendu zen bihotzekoak jota, unitate horretan medikurik ez zegoenean. Gertaera horrek mobilizazio jendetsuak eragin ditu berriz ere, "osasun sistema publiko eta duinaren defentsan".


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!