Segurako Iparra-Hegoa jaialdian Argentinako euskaldunei begirada berezia

  • Badira hamabi urte Segurako (Gipuzkoa) Iparra-Hegoa ekimena martxan jarri zutela. Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko harremanak sendotzeko helburuarekin urtero ekitaldi ugari antolatzen dituzte aste betez: kantaldiak, hitzaldiak, erakusketak, mendi irteerak... Aurten euskal diaspora hartu dute gai nagusitzat, Argentinako euskaldunak bereziki. Aste osoan zehar erakusketa eta hitzaldiak izan dira, baina ekitaldi nagusienak astebururako utzi dituzte. Segura elkargune erraldoi bilakatuko da igandera bitartean.


2007ko martxoaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
'Euskal Argentina' erakusketako irudia
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iparra-Hegoa jaialdiak izaera berezia du, Bidasoako bi aldeetako herrialdeek bat egiteko parada ematen duen ekimena baita, bereziki horretarako sortua. Hamabi urte dira lehen Iparra-Hegoa egin zutela, eta urtetik urtera indartzen ari da Seguran eta Iparraldean ospatzen den festa hau. Ekimenak hitzarmena sinatu zuen duela gutxi Udalbiltza udalerrien elkartearekin eta martxoaren 9an agerraldi bateratua eskaini zuten bi erakundeetako kideek. Udalbiltzaren esanetan hamabi urte dituen ekimena Euskal Herri osora zabaltzea da beraien asmoa: “Izan ere, hamabi urte hauetan osatutako sareak merezimendu handia du eta abian dugun elkarlanaren bidez, ondoko urteetan aurrera jarrai dezan lagundu nahi dugu. Hartara, Euskal Herri osoko sarea antolatu nahi dugu”.

 

Elkarlan horren lehen fruitua aurtengo jaialdian ikusi daiteke; izan ere, Iparra-Hegoak euskal diaspora izango du ardatz aste osoan zehar egindako ekitaldietan eta joan den asteartean (13) Mariana Fernandez Argentinako Udalbiltzaren ordezkariak (irakaslea eta Eusketxeko partaidea) hitzaldia eskaini zuen Segurako kultur etxean. Horretaz gain, asteazkenean (14) Marina Paglialunga euskal argentinarraren lana ezagutzeko parada izan zuten Aizkorripeko herri hartara gerturatu zirenek. Paglilunga (Lomas de Zamora, 1963) duela urte batzuk etorri zen Euskal Herrira beka baten bidez eta euskara ikasten aritu da Lazkaoko Maizpiden, orain aldiz, euskara irakasten dabil Goierriko zenbait herritan. Argentinarrak euskaldunen emigrazioari buruzko errepaso historikoa egin du bere lanean, besteak beste.

 

Euskal Argentina erakusketa Ardixarra etxean

Ardixarra izeneko etxea Segurako kaskoan dago, Kale Nagusiaren erdian. Historia handiko etxea da (XVI. mendekoa), Goierriko herri horretako altxor arkitektoniko bat. Egurra nagusitzen da bere barruan eta egur artean ezkutaturik aurkitu dugu Euskal Argentina erakusketa. Euskal Kultur Erakundeak, Irisarri-Ospitaleko Ondare hezkuntza zentroak eta Euskal Argentina elkarteak antolatutako proiektua da, Frantziako administrazioak diruz lagunduta.

 

Bertan eskegitako panelek eta argazkiek Argentinara gure arbasoek egin zuten bidaia ezagutzera gonbidatzen gaituzte. Hasi XVI. mendeko konkistatzaile, merkatari eta politikoekin eta bukatu 1936ko Gerraren ondorioz Euskal Herritik alde egin behar izan zutenekin. Zertzelada eta datu harrigarriak aurkezten dizkigu Ardixarraneko erakusketak. Adibidez, Iparraldeko apezek 1857an egindako Ameriketarako bidaia azaltzen digu, bertako euskaldunek “fedea galdu” ez zezaten; euskal etxeen sorreraren berri ere ematen du erakusketaren panel batek; bestalde, literaturan emigrazio hark izan zuen eragina irakur dezakegu, Pedro Mari Otañoren Artzai Mutilla lehen euskal opera duela 80 urte estreinatu baitzen Buenos Airesko Colón antzokian.

 

Deigarri egingo zaigu Ardixarraneko izkina batean duela mende bateko emigranteen eskutitz sortak irakurri eta entzun ahal izatea (audio sistema baten bidez). Ferrando, Batita eta Pierre Errecart anaien gutunak dira. Izpuran (Dobinane Garazi, Nafarroa Behera) sortutako lau anaietatik hiruk Argentinara egin zuten bata bestearen atzetik. Erakusketan irakur ditzakegun gutunak testigantza hunkigarria dira; garai haietako emigranteek beren sorterria nola gomutatzen zuten eta aldi berean beren emigrante destinoa nolako etsipenez onartzen zuten erakusten digute. Hona Pierre Errrecartek 1929an Euskal Herriko bere anaiari idatzi zion gutuna, amaren heriotzaz eta ilobaren jaiotzaz hitz egiteko: “... beraz hire lettran ikusi izan diat ama hil izan dela holaco berriek beraz pena egiten die bainan zer eguinen da bati tenorea yiten zacolarik ez duc erremedioric orai pentsatzen diat gure partez emanarazi ziela mezac hor usaia den bezala eta saria igorriko deat hemendic horrat norbait yiten delaric. Orai bestalde erran behar deat plazerrekin ikusi izan duala hire emaztiac haurra izan diela uroski”. Gutun ederrak bezain mingarriak dira zinez bertan azaltzen direnak. Erakusketa amaitzeko proiekzio bat ere ikus daiteke, Ameriketara joandako emigranteek zuzeneko testigantzekin.

 

Asteburu bete ekitaldi Segurako kaskoan

Iparra-Hegoa jaialdiaren goreneko momentua etortzekoa da oraindik. Izan ere, astebururako erreserbatu dituzte festaren ekitaldi nagusienak. Gaur (16) Segura eta Iparraldeko ikastoletako haurrak izango dira protagonista eta ilunabarrean dantza eta musika saioak izango dira. Larunbatean (17) aldiz, herri kirol, mendi irteera eta mus txapelketak izango dira eta igande (18) eguerdian Baionako Amaia Fontang (Ahotsakeko kidea) gonbidatu dute Gereziondo izeneko ekitaldi nagusira. Horren ondoren herri bazkaria izango dute eta bazkal ostean bideo konferentzia bat antolatu dute Argentinako euskal etxe batekin. Igandeko egun pasan parte hartzeko Iparraldetik autobus bat joango da Seguraraino eta Segura irratian eta Iparraldeko Euskal irratietan saio bereziak eskainiko dituzte jaialdi honen inguruan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ameriketara
AEBetako gas-ganberan hil zuten euskal artzaina

Bizi hobeago baten bila Ameriketara artzain joan ziren euskaldunen arketipo jakin bat iritsi izan zaigu, normalean literaturaren bidez, erruz lan egin eta euren sorterrira diru apur bat eginda itzuli ziren horiena. Bada beste historia bat maiz kontatzen ez dena: lurralde urrun... [+]


2019-07-04 | Fernando Merino
Juan Sebastian Elkano

Lehen mundu biraren bosgarren mendeurrena ospatzen ari gara eta Juan Sebastian Elkanori dagokio horren loria eta ohorea.


2017-01-23 | Jakoba Errekondo
Sagard eta huroiak

Kosmopolita da getozka, Portulaca oleracea. Munduan barrena hara eta hona hedatu dugu, jakinaren gainean edo azpian, eta toki askotan ondo bizi da. Noranahitarra da, eta edonon nonahikoa. Dakigun guztia bezala, ez dakigu oso ondo nongoa den. Landareez ari garenean, ikaragarrizko... [+]


'Katalina de Erauso' Pastoral
A character hidden on stage

During the 17th century, an adolescent runs away from the Dominican convent in Donostia because it feels like a prison. Going to America, the adolescent fights for the king of Spain and oppresses the local people; spends decades shaking a sword around in the New World. No, it is... [+]


Amerikanuak
Nevadako azken euskal artzainak
Herrialde arrotzean bizimodu duina eramateko borrokaz eta komunitate bateko kide sentitzeaz mintzo da Amerikanuak dokumentala, egileen hitzetan. Garratz eta malenkoniatsu, baita umorez hainbatetan, euskal diasporan ezagun zaigun historia du ardatz, dirua irabazteko asmoz artzain... [+]

2010-02-09 | Oscar Alvarez
Hego Amerikako independentziak
Amerikako independentzietan euskaldunek zer?
Bi mende pasa dira Espainiako kolonien independentzia prozesua hasi zenetik. Hori dela-eta ospakizun handiak antolatu dituzte Hego Amerikako herrialdeek. Euskaldunek gertakizun horretan izandako parte hartzea ez zen zuri-beltza izan. Hori azaltzeko hiru historialariren lanak... [+]

2010-01-27 | Pako Sudupe
Far Westeko Euskal Herria
Azken ehun eta berrogeita hamar urtean euskaldun asko joan da Ameriketara; liburu honek (Far Westeko Euskal Herria; Asun Garikano. Pamiela) Far Westera joandako euskaldunen berri ugari ematen du: gutun, bertso, kontakizun eta lekukotasunez baliatuz. Bost ataletatik luzeenak... [+]

Richard Wayne Etulain
"Amerikar kulturak homogeneizatzea bultzatzen du"
Richard Wayne Etulain amerikano baten semea da. Aita, Sebastian Etulain, Nafarroako Eugin jaio zen, eta Ameriketara emigratu zuen 1920ko hamarkadan. Haren semeak ez du aitaren emaria ahaztu. Duela hilabete batzuk EHUra etorri zen ikastaro bat ematera. Etulaindarren haziak... [+]

2007-07-06
Konkista modernoak

"Kaguen el kinto zentenario pegatinak 1992an ezagutu dituztenek badakite inguru hauetan ez diegula inongo zilegitasunik aitortzen konkistatzaileei, hastio ditugula guztiak. Beno, guztiak... nola gerta. Hiru konkista, hiruak garai bertsukoak, eta halere eta salbuespenak... [+]


2007-05-05
Gure pausoen arrastoan, geroz eta azkarrago

1085. urtean, Gilermo Konkistatzaileak Domesday Book (Azken Judizioaren Liburua) delakoa osatzeko mandatua eman zuen. Ingalaterran egindako aurreneko errolda bildu zuen liburuak eta herrialde hartako altxorrik preziatuenetakoa da, duen balio historiko handiagatik. Orain, 920... [+]


1491: Colon izeneko tsunamiaren aurreko amerikar haiek
Charles C. Mann kazetari eta idazlea da, Science eta Atlantic Monthly aldizkarietan karrikaratzen ditu bere lanak, eta dozena bat urtez aztertu ondoren arkeologoek, historialariek, geografoek, geologoek eta antropologoek eginiko aurkikuntzak, udaberri honetatik arrakastaz... [+]

Okendotarrak: Bolboraz ondutako itsas leinua

Okendotarrak, Donostiako leinu bat erakusketa zabalik egongo da urtarrilaren 24 arte. Bertan irakurri daitezke okendotarrek espainiar erregearen armadan eginiko balentriak eta jasandako porrotak, ikus daitezke Okendo familia osatzen zuten emakume eta gizonen erretratuak,... [+]

Eguneraketa berriak daude