Saturrarango emakumezkoen kartzelan gertaturikoa kontatuko du 'Izarren argia' filmak


2009ko ekainaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Mutrikuko Saturrarango hondartzan zeuden pare bat hotel eta apaizgaitegia espetxe bilakatu zituzten 36ko gerran. 1938tik 1944ra 1.500 emakume inguru egon ziren preso bertan. "Komunismoa desagerrarazteko" aitzakian, 57 ume euren amarengandik urrunarazi zituzten eta gerrako garaile familiei eman. Horixe da Izarren argia euskarazko filmaren ardatza, Mikel Rueda zinemagile bilbotarraren lehen lan luzea. Protagonista nagusia Barbara Goenaga da eta grabazioa Azpeitiko Esklaben komentuan ari dira egiten.

Bestalde, bullyingaren gaia ukituko duen Zigortzaileak filma astelehenean hasiko dira filmatzen Portugaleten, hau ere euskaraz.


Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude