ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 06a

Sami herri indigenak bere lurraldearen gaineko eskubide batzuk berreskura ditzake

  • 30 urteren ondoren, Gallivareko (Suedia) tribunal batek Zirkulu Polarrean dagoen Girjaseko sami herri indigenari eman dio beraien herrialdean arrantzatzeko eta ehizatzeko eskubidea. Garan irakur daitekeenez, 1993. urtean kendu zieten eskubidea berreskuratu du komunitateak. Dena den, sententzia ez da behin betikoa, eta helegitea jar diezaiokete. Sami herria Europa iparraldean dago, lau herrialderen artean banatuta (Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusia).

Ane Urkola Agirrezabala @irrikaz
2016ko otsailaren 08a
Sami herri indigenak bere lurraldearen gaineko eskubide batzuk berreskura ditzake. (Anthony Randell)

Sententzia Estatuko abokatuen epaiketa baten ondoren dator. Abokatuek adierazi zuten sami herriaren estatus politikoa garrantzirik gabekoa zela, eta Suediak ez zuela inolako betebeharrik jatorrizko herri horri eskubiderik aitortzeko. Horren aurrean, 59 akademikok eta ikertzailek salatu zuten Estatuko abokatuek erabili zuten "hizkera arrazista", eta herri samiak izan dituen "baldintza historikoak ez ezagutzea" egotzi zion.

Sami herria Europa iparraldean dago, lau herrialderen artean banatuta (Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusia). Milaka urtean elur-oreinak zaindu eta arrantzatuz bizi izan dira; herri independentea zen jatorrian, hizkuntza propioa zuena eta jentilen sinesmenean oinarritutako erlijioduna.

Zapalkuntza handia jasan dute; kristautasuna inposatu zioten XVIII. mendean, eta beraien lurrak kendu zizkieten. Suediar kolonoak samien lurretan bizitzen jarri ziren, eta estereotipo arrazistak erabili zituzten samiak beraien herritik botatzeko. Azken urteetan, beren kultura berreraikitzeko lanean ari dira, eta sententzia hori garrantzitsua izan daiteke bide horretan.

Sami herriaren inguruko erreportajea egin zuen Lander Arbelaitzek ARGIAn: 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Sami herria

Sami herria kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude