Mari Boine artista samia Donostian

  • Mari Boine artista sami ezagun eta errespetatuena da. Samiak Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusia iparraldean bizi diren indigenak dira, eta diskriminazio garai zaharrak atzean utzi badituzte ere, nahikoa lan badute euren hizkuntzari eusten (egun, datu zehatzik ez bada ere, 100.000 pertsona inguruk dakite samiera). Mari Boine beren kantu tradizionalak jazz eta rockarekin nahastu zituen lehen artista izan zen, oso militantea euren kulturarekin. 1994ko Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldian parte hartzeko gonbidatu zuten, baina uko egin zion, Norvegiak mundu osoaren aurrean gutxiengoak errespetatuko balitu bezala egin nahi zuela salatuz.


2010ko uztailaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Mari Boine

Entzun ondorengo kantua, benetan ederra da.

 

 

Ahots zoragarria eta talde paregabea duen artistak, Donostiako Jazzaldian eskainiko du gaur kontzertua, Kursaal aretoaren atzealdean jarritako agertokian (Frigo gunea deitua), 23:00etan. Aukera paregabea kultura oso aberats eta txiki bat lehen eskutik ezagutzeko. Urriaren 15ean Bilbon izango da, baina hau urrun da oraindik.

Hemen irakur dezakezue orain hiru urte samiei buruz egin nuen erreportajea: Samien iraultza isila. Bestela, inprimatzeko hobetsitako PDFa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sami herria
Sami hizkuntzak elur-hitzak soberan ditu aldaketa klimatikoarengatik

Elurra, izotza, eguraldi hotza... izendatzeko ehunka hitz ditu sami herriak. Artikoa epeltzen ari da, ordea, eta hitz batzuk gero gutxiago erabiltzen dituzte. Batez ere, izokin arrantzako eta elur-oreinen zaintzako hiztegia ari da galtzen.


2023-05-10 | ARGIA
Sami bat Euskal Herrian izango da makroproiektu eolikoen aurkako haien borroka azaltzeko

Sami Kontseiluko kidea, ikerlaria eta ekintzailea den Eva Fjellheim Euskal Herrian izango da: "Lurraren defentsan Euskal Herria Bizirik" manifestazioan parte hartuko du maiatzaren 20an Gasteizen eta bi hitzaldi emango ditu Azpeitian eta Aramaion.


2023-04-02 | Karlos Zurutuza
Samien eta maputxeen borroka, Statkraften parke eolikoen aurka

Norvegiako berriztagarrien erraldoiaren hainbat proiektuk ondoeza eragin dute maputxe eta sami herriengan. Epaileek ere ilegaltzat jo dituzte azpiegiturak, baina gobernuek ez ikusiarena egiten dute. Giza eskubideen aldeko aktibista ospetsuek ere bat egin dute protestarekin,... [+]


Greta Thunberg atxilotu dute Statkraftek samien lurretan dituen eolikoen kontrako protestan

Samien herri indigenaren lurraldeetan novergiar multinazionalak eraiki dituen zentral eolikoen kontrako protesta batean atxilotu dute ekintzaile ekologista ezaguna, beste hainbat manifestarirekin batera.


2018-10-07
Hiztun Gazteen Topaketa Gasteizen
Etorkizuneko liderrak elkar ezagutzen

Iragan uztailaren 16tik 19ra Gasteizko Letren Fakultatean eta Oihaneder Euskararen Etxean HIGA, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa egin zen. 32 hizkuntza komunitatetako 65 gaztek hartu zuten parte. Horietako bat izan zen Teija Kaartokallio (Inari, Finlandia, 1998),... [+]


Eguneraketa berriak daude