Sakelakoen lehengaiak Kongotik “odolez zikinduta” datozela salatzeko, mugikor bilketa abiatu dute Plentzian

  • Ezinezkoa da gaur egun koltanik gabe mugikorrak fabrikatzea. Mineral horren munduko erreserben %80 Kongon (Afrika) dago eta horiek denak kontrolpean dituzte talde armatuek; horrek eragindako gatazkak milioika hildako eragin ditu azken bi hamarkadotan. Izan ere, herrialde garatuek bizi izan duten iraultza teknologikoa ezinezkoa izango zen Kongotik koltana lortu izan ez balute. Jolas eta Ekin elkarteak, Uribe Kosta BHIko ikasleakaz batera, mugikor-bilketa jarri du martxan Plentzian, ikasleak gatazkaren jakitun jarri ez ezik, pertsona kritiko, berritzaile eta solidarioak ere hezte aldera.

Koltan meategia Rubayan (Kongo). CC BY SA- MONUSCO Photos
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Mugikorrek, tabletek eta ordenagailuek Kongoko ekialdeko gerrarekin duten loturaz sentsibilizatu nahi dugu biztanleria, eta bide batez, ikasleen konpetentziak eta gaitasunak ere garatu”, azaldu du Ivan Barrio Jolas eta Ekineko kideak. “Ez dugu utzi behar meategietan hainbeste jende esplotatzen eta langileak talde armatuen zerbitzura egoten, gero odolez zikindutako mineral horiek gure eskuetara iristen dira gure mugikorretan ezkutatuta”, gehitu du.

Kongon bost milioi pertsona baino gehiago hil dira azken bi hamarkadetan eta lau milioik bere etxebizitza utzi behar izan dute, “Kongoko mineralen gerra” izena eman dioten gatazka dela eta. Horrez gainera, 100.000 emakume bortxatu eta umeak soldadu izatera behartu dituzte. Keinua “txikia baina eragin handikoa” izango delakoan dago Barrio. Gainera, gaur egungo gizartean hainbat erronkari “aurre egin” behar zaiola ere adierazi du: baliabideen eskasiari, naturaren ustiapenari, gatazka armatuei eta arrazismoaren hazkundeari, besteak beste.

Mugikor-bilketa Uribe Kosta BHIko DBH 2. mailako ikasleek antolatu dute. Ekimena maiatzaren 31ra arte izango da Plentzian eta Batela tabernan, udaletxean eta Gerezi Gozoki Dendan utzi ahal izango dira gailuak.

Albiste hau Hirukak argitaratu du, eta CC-By-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2025-10-10 | ARGIA
Gaur arratsaldean aurkeztuko dugu "Bizitza baten txatalak" liburua

Onintza Enbeitak lurrari emana bizi izan den Feli Madariagaren bizitzako hainbat pasarte kontatzen ditu. Urriaren 10ean 18:30etan Muxikan, bi emakumeon artean aurkeztuko dute ARGIAren Bizi Baratzea sailean argitaratu den liburua.


2025-10-10 | Estitxu Eizagirre
“Jaten ditugun onddo espezie gehienak gordinik toxikoak dira, adibidez, shiitakea”

Udazkenean zentzumen guztiak erne dituztela joaten dira onddo biltzaileak mendira. "Hau jangarria ote da, edo toxikoa?", horra onddoen erreinuko ale bakoitzaren aurrean egiten duten galdera. Asmatu ez dutenek, kasurik larrienetan, ospitalean bukatuko dute eta orduan... [+]


Kurrillo arrunta
Udazken tronpetak

Zuhaitzen hostoak erortzen ari dira, eguzkiak ez du hainbeste berotzen baina azken izpiak aprobetxatuz, bazkalostean mendi bueltatxoa ematera irten gara. Mendiaren soinuetan barneratuta, bat- batean tronpetak diruditen “kru-kru-kru” hotsak entzuten dira. Begirada... [+]


2025-10-06 | Garazi Zabaleta
Elena Aguerre
“Hemengo barietateetan ez da sailkatze lanik egin jateko sagarrak ukaiteko”

Baigorriko pentzeetan jateko sagarrak ekoizten ditu Elena Aguerre laborariak. Lekorneko Garroa etxaldean barazkigintza ekologikoan luze aritua zen, baina 2022-2023ko neguan Baigorrira lekualdatu eta proiektu berria jarri zuen abian: “Pentze bat xerkatu eta hektarea eta... [+]


2025-10-06 | Jakoba Errekondo
Sagar inaurkina

Inaurkina. Inaurkingintzan buru-begi hasia dago aberats jendea, abeldun jendea, abeltzaina. Buru-begi eta buru-belarriak erne egin beharreko lana da inaurkinarena. Etxeratu nahi den zaborra da inaurkina. Izan ere, zaborra, gaur egun sortzen duguna ez bezala, begi-bistatik... [+]


Loreen agurra

Udazken sasoia iritsi zaigu eta ohikoak diren irudiak etorri zaizkigu; hostaje gorrixkak, erortzen ari diren hosto bakan malenkoniatsuak, haizeak astindutako orbela.


Mungiako Atxuri ibaian ere Interkonexioko obretako bentonita agertu dela salatu du Udalak

URA agentziak obrak “berehala” geldiarazi ditu, eta txostena ireki dio Red Electricari. Ez da lehen aldia bentonita isuriak atzematen dituztena. Obrek Gatika eta Europa konektatzea dute helburu.


2025-10-01 | Gorka Menendez
Baso suteak eta begirada kontserbazionista

Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]


Egunero 600 futbol zelaiko natura-azalera hormigoi bihurtzen dute Europan

2018tik 2023ra kolore berdea izatetik grisa izatera pasa den lur eremua 9.000 kilometro koadro ingurukoa da, Zipreren adinako azalera. The Guardian-ek argitaratu duen ikerketaren arabera, etxebizitzen eta errepideen eraikuntzara ez ezik, luxuzko turismo, kontsumo eta aisialdira... [+]


Lyo... zer? Lyocell, Galizia sutu duen industriaren modako hitza

Altri multinazionalak Europako zelulosa lantegi handienetakoa eraiki nahi du Galizian, Palas del Rei herrian, lyocell deituriko zuntz "jasangarria" ekoizteko. Eukaliptoak, ura, moda-industria indartsua eta oligarkia politiko diruzalea. Dena du alde horretarako. Dena?... [+]


2025-09-30 | Jon Torner Zabala
Europa, azkarren berotzen ari den kontinentea

Berotegi gasen emisioak eta atmosferaren kutsadura murriztu egin diren arren, ingurumenaren egoera ez da ona Europan, kontuan harturik naturaren degradazioak, gehiegizko ustiapenak eta biodibertsitatearen galerak dakartzaten ondorioak, Europako Ingurumen Agentziak bost... [+]


Europako Nekazaritza Politika Bateratuaren itzal bizigabea

Uztailaren erdialdean aurkeztu zuten 2027tik aurrera Europako Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) izango dena, eta proposamena izugarria da: NPBaren egitura desegitea eta azken urteotan lortutako aurrerapen urriak suntsitzea.


Milazangoa
Asko bai, baina ez mila

Silurikoan sortu omen ziren, kontuak atera! Duela 400 milioi urte edo gehiago. Beraz, planetako lurretan azaldu ziren lehenetako animaliez ari gara, ez da txantxetarako kontua. Eta oraindik txantxa gutxiago, garai hartako espezie batzuek luzeran bi metro ere bazituztela jakinda... [+]


2025-09-29 | Jakoba Errekondo
Garde herrian intxaurrondoek izena dute

Garuna dirudi, bai, intxaur alearen mamiak. Garun bikoitza. Alearen edo garauaren barrukoari “intxaur-mami”, “intxaur-ister” eta “intxaurki” esaten zaio.


Eguneraketa berriak daude