ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Sagarduiren bulegoa okupatu dute Lakuan, Osakidetzako garbitzaileekin elkartasunez

  • Lan baldintzak Osakidetzako langileenekin homologatzea eskatzen dute garbitzaileek.

Hala Bedi
@halabedi
Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko maiatzaren 26a - 07:36
Sagarduiren bulegora sartu dira lau ekintzaile. (Hala Bedi)

Gora Garbitzaileak taldeak Gotzone Sagardui Osasun Sailburuaren bulegoa okupatu dute Lakuan, maiatzaren 25ean. Greban dauden Osakidetzako zentroetako garbiketa-zerbitzuko langileek eta beste sektore batzuetako langileek osatzen dute Gora Garbitzaileak kolektiboa, eta ekintza honen bidez elkartasuna adierazi diete greban dauden langileei.

Osakidetzako garbitzaile batzuek, ELA sindikatuak deituta, greban daramatzate 88 egun gaur, eta apirilaren 26az geroztik gehiengo sindikala ere batu zen greba deialdira, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek protestarekin bat eginda. Ekainaren 4a arte luzatuko da greba oraingoz, baina intersindikaletik salatu dute negoziazio mahaia «zeharo blokeatuta» dagoela.

Greba honen helburua garbitzaileen lan baldintzak Osakidetzako langileen baldintzekin homologatzea da. Sindikatuek salatu dute baldintza horiek jada adostuak zituztela enpresekin eta Osakidetzarekin, baina orain Osakidetzako zuzendaritza dela langileei baldintza horiek aplikatzen ez dizkiena.

Osakidetzak, bere aldetik, esan du ez dagokiela beraiei azpikontratatutako enpresen baldintzak negoziatzea, «kontratuetan ezartzen diren baldintzak betetzen direla bermatzea baizik.» Sindikatuek adierazi dute Osakidetzak ere adostu zuela hitzarmena bere garaian, eta bere ardura dela hitzarmena betearaztea enpresei.

Atzo, maiatzaren 24ean, elkarretaratzea egin zuten Osakidetzako garbitzaileek Legebiltzarraren aurrean, eta gaur Gora Garbitzaileak taldeak Sagarduiren bulegoa okupatu du Lakuan «Osakidetzako zuzendaritzak  interesik agertzen ez duela ikusita». Zuzendaritzaren erantzun faltaren aurrean, «erakunde horretako arduradun politiko gorenarengana jotzea» erabaki dute, Sagarduiren jarrera salatzeko ekintza honen bidez.

 

 

 

Argazkia: Hala Bedi.

 

 

 

 


Langile borroka kanaletik interesatuko zaizu...
2023-06-09 | Ilargi Manzanares
20 urteko espetxe zigorrak eskatu dituzte Tubacexeko protestengatik

Tubacex enpresako hainbat grebalari eta Aiaraldeko bizilagunentzat 20 urteko espetxe zigorra zigorra eskatu du fiskaltzak. 2021eko greba entzutetsuaren harira antolatutako mobilizazioetan parte hartu zuten zazpi pertsona epaituko dituzte. Horren aurka igandean, ekainaren 11ean... [+]


AP-8 autobideko langileek 11 greba egun iragarri dituzte, ekainean eta uztailean

GESBISA enpresak egindako lanpostuen murrizketak eta lan baldintzetako aldaketak salatuko dituzte AP-8 autobideko langileek ekainean eta uztailean 11 eguneko greban.


Hegazti gripeaz Frantziako Gobernuak egin duen kudeaketa salatu du ELBk

Animalien osasunaz arduratzen den DDPP departamendu mailako zerbitzuak Pauen dituen bulegoak okupatu dituzte ekainaren 8an, ELBk eta Biarnoko Modef eta Confederation Paysanne sindikatuek ere. Poliziak kanporatu ditu.


2023-06-09 | Ilargi Manzanares
Bermeoko 'Beti Euskal Herria' itsasontziko "esklabismoa" salatu du LABek

Sindikatuak salatu du Bermeoko baxurako arrantzako itsasontzia amarratua geratuko dela. "Egoera penagarrian" lan egiten zuten langileak kaleratu dituzte, aurretik informazio edo azalpenik jaso gabe. Beti Euskal Herria ontziko arduradunen jokabidea arrantza sektorearen... [+]


2023-06-09 | Ahotsa.info
Iruñeko La Moreako H&Mko langileek sei hilabete bete dituzte greban, prekarietatearen aurka

Enpresak negoziazioa blokeatzen jarraitzen du, eta 20 milioi euro dibidenduetan banatu ditu langile gehienek hilean 500 euro kobratzen dituzten bitartean, ELAk jakitera eman duenez.


Eguneraketa berriak daude