Sabotajea egin diote Olarizuko gurutze frankistari

  • Asteazkenetik ostegunerako gauean gurutzearen oinarria ia osorik moztu dute. Soka batzuk utzi dituzte gurutzetik zintzilik, hau era errazean lurrera botatzeko gonbidapena luzatuz.


2018ko abenduaren 20an - 10:16
(Argazkia: Basotxerri)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hala Bedik eman du sabotajearen berri, ekintzaren gaineko komunikatua eta bideoa jaso ostean. Jakinarazi dutenez, “frankismoaren apologia egiten duten kale eta eskulturak ugariak direla” eta horren aurrean “besoak gurutzatuta gelditu ezin zirela” adierazi dute sabotajearen egileek idatzian. “Orain herriaren erantzuna gailendu da. Gurutze frankista iragana da. Askatasunaren aldeko eta frankismoaren erresistentziako milaka borrokalari omentzeko, gurutzearen lupetzaz baliatzeko parada dugu”, adierazi dute.

Erlijioan du jatorria, berez, Olarizuko gurutzeak. Frankismo garaian, baina, Gasteizko diktadurako autoritateek bere egin zuten “Askatasunaren Gurutzadan Kristo eta Aberriagatik eroritako arabar apaizen” izenak bertan jartzeko.

Oroimen historikoaren izenean, Gasteizko Udalak Olarizuko gurutzean gertakariak azalduko zituen plaka bat jartzeko asmoa zuen. Gurutzea barne hartzen duen lurren jabeak, ordea, ez zuen horretarako baimenik eman, Gerra Zibilean hildako apaiz guztien izenak barne hartuko zituen plaka baten aldekoa izanik azken hau.

Ekintzaren bideoa:

 


Eguneraketa berriak daude